Musika
Kontzertuak
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Abenduaren 5etik 8ra izango da Durangoko Azokaren 54. edizioa.
En Tol Sarmiento
Plateruenak kontzertu ugari hartuko ditu aurten ere Durangoko Azokan, abenduaren 5etik 8ra: En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi arituko dira zuzenean 54. edizioan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abenduaren 5ean ETS (En Tol Sarmiento) taldearen txanda izango da, 23:00etatik aurrera. Talde arabarrak bere seigarren diskoa aurkeztuko du Plateruenan, udan Euskal Herrian kontzertuz kontzertu ibili ostean 'Zein erraza' birarekin. Ska-rock doinuez gozatu nahi dutenek, Azokako lehenengo gauean horretarako aukera izango dute. Sarrerak 8 euroan daude salgai aldez aurretik, eta 10 euroan izango dira salgai txarteldegian egunean bertan.
Bigarren egunean, 23:00etatik aurrera, Pello Reparazek bere proiektu berria aurkeztuko du: Zetak. Azaroaren 27an aurkeztuko dituzte talde berriaren nondik norakoak, eta azaroaren 16an emango dute lehen kontzertua. Sarrerak 12 euroan erosi ahal izango dira aldez aurretik, eta 15 euroan txarteldegian.
Halaber, abenduaren 7an Arkada Social igoko da Plateruenako oholtzara. Talde arrasatearra disko berria prestatzen ari da. Sarrerak 10 euroan erosi ahal izango dira aldez aurretik, eta 13 euroan bertan.
Azkenik, azken egunean, abenduaren 8an, Durangoko Azoka lasaitasunez borobiltzeko tartea izango da, Maider Zabalegi abeslari ezagunaren disko berriarekin. 20:00etatik aurrera, Zabalegik 'Bidean' diskoa aurkeztuko du.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.