11:32

Musika

Bira

Leiva Gasteizen eta Donostian izango da lan berria aurkezten

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Nuclear biraren datak iragarri ditu musikariak, eta Euskal Herrian bi hitzordu izango ditu: azaroaren 30ean Gasteizen eta 2020ko apirilaren 25ean Donostian.

  • Leiva

    Leiva

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leivak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian Nuclear Tour biraren bigarren zatian. Azaroaren 30ean, Gasteizen izango da musikaria; 2020ko apirilaren 25ean, berriz, Donostian.

Dagoeneko 17 kontzertu eman ditu Leivak bakarka ateratako laugarren lanarekin. Nuclear proiektuak Urrezko Disko izatea lortu du hilabetean. Horrez gain, "No Te Preocupes Por Mí" kantarekin, adibidez, Platinozko Disko bilakatu da abestietan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena