14:27

EiTB TALDEA

EITB, Batzen gaituen kultura

EITB, Durangoko Azokaren babesle estreinakoz, aurrestreinaldi, zuzeneko saio eta emanaldi bereziekin

eitb media

EITBren presentzia nabarmentzeko xedez, tarte zabala eman dio bere hedabide guztietan euskararen eta euskal kulturaren herri adierazpen handiari, abenduaren 5etik 8ra bitartean.

  • EITB, Durangoko Azokaren babesle estreinakoz, aurrestreinaldi, zuzeneko saio eta emanaldi bereziekin

    EITB, Durangoko Azokaren babesle estreinakoz, aurrestreinaldi, zuzeneko saio eta emanaldi bereziekin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITB Durangoko Azokaren babesle da aurten, eta euskal kulturaren plaza den ekimenean zeharo murgilduta izango da abenduaren 5etik 8ra. Hala, irrati, telebista eta eremu digitaleko edukietan tarte zabala emango zaio euskal kulturaren topaguneari, eta azokatik bertatik emitituko dira zenbait saio. Bestalde, EITBk berak ere hainbat ekitaldi eta aurkezpen egingo ditu Durangoko Azokaren barruan.

Azoka Telebistako lantaldearekin batera landutako Hartzea ematea da magazinaren formatu laburra izango dugu ikusgai iluntzero ETB1en eta osorik Primeranen; bertan, egunak emandakoa laburtuko dute. Euskarazko eta euskal edukiak biltzen dituen EITBren streaming plataforman ikusgai dago, halaber, baDA!bil bideopodcastaren denboraldi berria. Bestalde, Ahotseneako kontzertuak streaming bidez emango dira, urtero legez, EITBren webgunean, baita Azokaren irekiera ekitaldia ere, ostegun arratsaldean.

Landako kanpoaldean kokatuko den EITBren gunean argazki saioak egingo dira Irabazi Arte! eta Go!azen telesailetako aktoreekin, eta Potx eta Lotx pailazoekin. Makusin ikusgai dugun saioko protagonistek emanaldi txiki bat ere egingo dute. Bestalde, Irabazi Arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen aurrestreinaldia egingo da abenduaren 8an, Irudienean.

Azoka barruko kokagunetik hainbat irratsaio egingo dira: Euskadi Irratiko Kultur Leihoa (osteguna) eta Amarauna (larunbata); Radio Euskadiko Kultura.eus (osteguna eta ostirala) eta Boulevard (ostirala), eta Gazteako saio berezia (osteguna). Berebat, ostegun goizean, ETB1eko Egun On albistegiko lantaldeko hainbat kide bertatik arituko dira, eta arratsalde horretan, Biba Zuek! saileko kideek monografikoa egingo dute Durangotik, zuzenean.

Telebistako beste hainbat saio ere Azokara begira izango dira. Esaterako, larunbat gauean Mihiluze berezia egingo da, eta EITB Kulturak hain mainstream ez diren sortzaileekin grabatutako erreportajeak ekarriko dizkigu.

Irrati zein telebistako albistegietako eguneroko kronikekin batera, azokaren jarraipen zabala egingo da eitb.eus-en eta sareetan.

EITB, Batzen gaituen kultura

EITB, Batzen gaituen kultura

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena