11:51

EiTB TALDEA

Akordioa

EiTBk eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute

EITB

Proiektu ezberdinetan elkarlana bultzatu eta MUko ikasleek beraien praktikaldia EiTBn egitea ahalbidetuko du, besteak beste, Maite Iturbek eta Vicente Atxak sinatutako akordioak.

  • Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia.

    Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mondragon Unibertsitatearen eta Euskal Irrati Telebistaren arteko harremanaren eta lankidetzaren oinarriak zehaztea helburu duen hitzarmena izenpetu dute bi erakundeetako arduradunek astearte honetan, abenduaren 18an. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak Bilboko egoitzan hartu du Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea, eta bertan egin dute sinadura ekitaldia.

Hitzarmenak bi aldeen interesekoak diren proiektuetan elkarlana bideratzea ahalbidetuko du: ikerketan (euskarazko komunikabideen esparruari eta informazioaren kontsumo ohiturei buruzko azterketak eginez, esaterako), hezkuntza mediatikoaren arloan (komunikabideen inguruan erakusteko eta ikasteko modua landuz), aholkularitza kontuetan (unitate didaktikoak garatuz) edo sor litezkeen gainerako interesgune komunetan.

Mondragon Unibertsitateko ikasleei beraien praktikaldia EiTBn egiteko aukera eskainiko zaie. Halaber, bi erakundeen intereseko proiektuak jorratu ahal izango dituzte Mondragon Unibertsitateko graduko zein graduondoko ikasleek EiTBn.

Lankidetza honi esker, Mondragon Unibertsitateak ateak zabalduko dizkie EiTBko profesionalei eskolak eman ditzaten. Horrela, arlo akademikoa eta lan mundua uztartzeko egokiera eskainiko zaie hala profesionalei nola ikasleei.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena