Bake prozesua
Zuzen bidean
Erredakzioa
“Zuzenbide penalean eta espetxe-zuzenbidean normaltasun egoera birmoldatzeko” helburuarekin egindako 20 proposamen dira. Dokumentua abiapuntutzat hartzea da Jaurlaritzaren helburua.
Albisteak (3)
Bideoak (2)
Dokumentuak (1)
Eusko Jaurlaritzak Zuzen Bidean proposamena aurkeztu du gaur, larunbata, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez. Agiriak 20 proposamen biltzen ditu, ETA desagertu ostean normaltasuna berrezartzeko zuzenbide penalean eta espetxe-zuzenbidean.
Hedabideei igorritako ohar baten arabera, Bake eta Bizikidetza Planaren 8. ekimenaren barruan sartzen da proposamen hau eta gizarteratzeko legezko prozesuak sustatzeko Hitzeman programaren dokumentu osagarria da (urriaren 1ean aurkeztu zuten).
Zuzen Bidean proposamenaren barruko bi bloketan daude aurkeztuta proposamen zehatzak: "lege-aldaketarik behar ez duten espetxe-politika aldatzeko hamar iradokizun, eta arlo penalean zein espetxe-arloan legea aldatzeko hamar iradokizun".
Gainera, oharraren arabera, "jurista ugarik adierazi dute, zuzenbide penalari eta espetxe-zuzenbideari dagokienez, ETAren terrorismoaren aurkako borrokan, azken urteetan, ezohikoa interpretazio-jarduera" aplikatu dela, eta zenbait lege-aldaketa egin zirela. "Eusko Jaurlaritza iritzi berekoa da".
Prozesu hori 2003an onartutako zenbait lege organikoren onarpenarekin iritsi zen gorengo mailara. "Aldaketa horiek muga lausoak proposatu zituzten terroristatzat tipifikatu beharreko jokabideetan", Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza nagusiaren ustean.
Neurri horiek "prozeduraren bermeak murrizten zituzten, zigorrak biziarteko kartzelatik gertu geratzen diren maximoetaraino luzatzen zituzten edota berriro gizarteratzeko aukera konstituzionala oztopatzen zuten".
Orain, "behin ETAren terrorismoa itzultzeko mehatxua eta berrerortze-arriskua desagertuta daudenez", beharrezkoa da normaltasuna berrezartzea zuzenbide penalean eta espetxe-zuzenbidean, gaineratu du Jaurlaritzak.
Legea aldatu gabe, "espetxe-politikan bizikidetzaren normaltasun politikoa eta sozialean lagunduko duten" neurrietako batzuk dira honako hauek:
1. Espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzari transferitzea, Gernikako Estatutuaren 10.14 eta 12.1. artikuluetan ezartzen dena betez.
2. Presoak beren bizilekuetatik gertu dauden espetxeetara hurbiltzea. Ez dago horretarako legezko oztoporik (Espetxeen Lege Organiko Orokorraren 12.1 artikulua).
3. Legea (Espetxeen Arautegiko 104.4 artikulua) aplikatzea gaixorik dauden presoen kasuan.
4. Seme-alabak dituzten presoak elkartzea espetxe berean. Ez dago legezko eragozpenik eta gizatasunezko oinarrizko alderdi bat da.
5. 70 urtetik gorako pertsonei baldintzapeko askatasuna ematea (ELOOren 196. artikulua).
"Onartezina"
Fernandezen esanetan, "onartezina" da PPk Auzitegi Gorenaren "ebazpenaren kontra egitea", presoek EBeko beste herrialdeetan betetako zigorrak gehitzearen inguruan, eta Europako zuzentaraua bete behar dela azpimarratu du.
Horren harira, Fernandezek adierazi du ez dela "onargarria" PPk bi zuzenketa aurkeztu izana Senatuan, Auzitegi Gorenaren erabakia "oztopatzeko eta horren kontra egiteko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa