13:00

albisteak

Iruzkina

Oposizio britainiarra zatituta, Israelgo gatazkaren aurrean

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Zatiketa horrek arriskuan jar dezake inkesta guztiek aurreikusten duten alderdi laboristaren garaipen zabala 2024ko hauteskundeetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Keir Stamer buruzagi laboristak bere alderdi barneko matxinadari aurre egin behar dio.  Horrelakorik ez zaio gertatu 2020an alderdiko buruzagitzara heldu zenez geroztik. 50 diputatu laboristek baino gehiagok, alderdiko diputatuen herenak, Gazan su-etenaren alde bozkatu dute, buruzagiaren aginduari jaramonik egin gabe. Keir Stamerrek bere diputatuei "Eten humanitarioen" alde soilik bozkatzeko eskatu zien, berak jarrera hori  defendatu baitu gatazkaren hasieratik.

Ondorioz, bere "itzaleko gobernuko" zortzi "ministrok" dimititu dute. "Itzaleko gobernua" oposizioko diputatu ezagunenak biltzen dituen berezitasun britainiarra da.

Batzuen arabera, matxinada hau Tony Blairek 2003an, Irakeko gerra garaian, jasan zuenaren parekoa da, nahiz eta oraingoan, Alderdi Laborista oposizioan izan.

Orain arte, bazirudien 2024ko parlamenturako hauteskundeak laboristek irabaziko zituztela, inkesten arabera, Alderdi Kontserbadorea hondamendi egoeran aurkitzen baita. Izan ere gobernu kontserbadoreak zazpi urtetan bost lehen ministro izan baititu. Gainera arazo larriak izan ditu, ekonomiaren arloan, osasun  sisteman eta legez kanpoko immigrazioaren aurkako borrokan. 

Buruzagiaren agintaritza zalantzan jarria

Azken hiru urteetan Keir Stamer alderdi laborista zentrora eramaten ahalegindu da, bere aurreko Yeremy Corbynen garaiko zatiketari amaiera jartzeko asmoz.

Ingalaterran eta Galesen 4 miloi musulman bizi dira. Inkesten arabera, %64 alderdi Laboristaren alde botoa emateko prest daude. Hala ere, deseroso daude, Israelgo gatazkaren aurrean alderdiak erakusten duen jarreraren ondorioz.

Ostera Eskozian alderdi Laboristaren zatiketa horrek SNP, Eskoziako Alderdi Nazionalistari egingo dio mesede. Humza Yousaf, lehen ministro eskoziarraren aita-amaginarrebak Gazan blokeatuta izan ziren. Oraingoan, Yousaf "su-eten" argiaren alde azaldu da. Eta adierazi duenez, berehalako "su-eten" baten aurka daudenak historian  okerreko aldean izango dira.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena