albisteak
Iruzkina
Felipe Etxebarria
Zoritxarrez, eskuin muturreko populistek beren Europaren eredua zabaltzeko bidea aurkitu dute: legea ez betetzea.
Europar Batasuneko itunen aurka joan da Viktor Orban Hungariako presidenteak esan duenean, Granadako goi-bilera informalak lortutako hitzarmena bere herriarentzako bortxaketaren parekoa dela. Goi-bilerako azken agiria Charles Michel Europar Kontseiluko presidenteak soilik izenpetu du, Hungariak eta Poloniak testua sinatzeari uko egin diotelako. Baina agiri hau politikoa izan da soilik, legeztatze prozesua ez baita hasi.
Europar Batasuneko itunaren arabera, justizia eta barne politikako gaiak, eta immigrazio-politika hauetariko bat da, erakunde biek, Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak, onartu behar dituzte. Kontseiluan behar den gehiengoa 27 estatuen % 55en ezarrita dago. Horrekin batera, EBko biztanleen % 65 ordezkatu behar dute.
Horrela gertatu zen asilo eskubidea lehenengoz onartu zenean. Orduan ere Orban modu ez egokian kexatu zen. Poloniako lehen ministroa den Morawieckiren jarrera ere ez zen hobea izan. Erabakia "diktat" bat zela esan zuen.
Orbanek eta Morawieckik Europar Batasunari buruz duten idea beraiek sinatu eta beren parlamentuek berretsi zuten Europar Batasuneko ituenekin kontrajarrita dago. Alemaniako AfD eta eskuin muturreko beste alderdiek bezala Poloniak eta Hungariak uste dutenez, beren herrialdeetako legeak Europakoen gainetik omen daude, justu alderantziz gertatzen denean.
Eredu horretaz pentsa daiteke, Europako historian 70 urte atzera joanez gero. Europar Batasunak nazioz gaindikoa ekarri du, eta horrekin batera kontinente honetan orain arte ezagutu ez den askatasun eta egonkortasun garai paregabea. Horretarako herrialdeen artean behar den elkarlana ezinezkoa izango zen estatu bakoitzak beste guztiei betoa inposatu bazien.
Zoritxarrez, eskuin muturreko populistek beren Europaren eredua zabaltzeko bidea aurkitu dute: legea ez betetzea. Poloniak eta Hungariak beren jarrerarekin ahuldu zuten EBk 2015ean asilo eskatzaileak banatzeko erabakia. Orduan ere uko egin zioten zegokien errefuxiatuen kupoa hartzeari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa