albisteak
Iruzkina
Felipe Etxebarria
Estatu kideen gehiengoak, batez ere Ekialdekoek, herrialde baltiarrek eta Poloniak ibilbide argi bat nahi dute Ukraina NATOn sar dadin. Ostera Estatu Batuek eta Alemaniak, besteak beste, ez dute nahi oraindik urrats hori eman dezan.
Etorkizunean Ukrainak NATOrekin izango duen harremana eztabaidan izango den gai garrantzitsuenetarikoa da Vilniusen (Lituanian) hasi den goi bileran. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea bihar iritsiko da goi bilerara. Aspaldi honetan eskatu dio NATOri data zehatz bat emateko Alianza Atlantiarrean sartzeko.
Estatu kideen gehiengoak, batez ere Ekialdekoek, herrialde baltiarrek eta Poloniak ibilbide argi bat nahi dute Ukraina NATOn sar dadin. Ostera, Estatu Batuek eta Alemaniak, besteak beste, ez dute nahi oraindik urrats hori eman dezan.
Biden presidentea ez dago data zehatz bat ematearen alde, behintzat gerrak irauten duen bitartean. Aldiz Estatu Batuek Israelekin duten harreman eredua nahi dute Ukrainarekin. Hain zuzen ere laguntza militar erraldoia eman, baina NATOren 5. artikuluak ematen duen bermea eskaini gabe.
Ukrainak, Dmtro Kuleba bere atzerri ministroaren bitartez, dei egin dio Alemaniari NATOn sartzeko jartzen duen oztopoa kendu dezan eta Aliantzarako bidea zabal dadin. Bukarestko NATOko goi bileran 2008an izan zen akatsa errepikatu ez dadila eskatu du. Orduan, Alemaniak eta Frantziak betoa jarri zioten Ukrainaren sarrerari.
Nahiz eta etorkizunean sartzeko itxaropena eman, ez zioten epe zehatzik eskaini. Hala ere Kievek bere konstituzioan 2019 urtea jarri zuen.
Errusiaren aurrean defentsarako plan berriak
Goi bilera honek eztabaidan duen ageri proiektuaren arabera, NATO onartuko du Aliantzaren toki sentsibleetan disuasio indarrak ugarituz, defentsak indartzeko duen 4.000 orrialdeko txostena. Stoltenberg idazkari nagusiak ihaz iragarri zuenez, NATOk azkar ezartzeko 300 000 soldadu izango ditu prest. Orain arte, 40 000 soldaduz osatutako indarra soilik izan du prest.
NATOko idazkari nagusiak bi mezu igorri dizkio Errusiari; Bat, Ukrainako gerran porrot egingo duela. Bi, gogoratu dio berriz, NATOko kide bati egindako erasoak beste guztien aldetik erantzun zehatza izango duela. Vilniusen, Bielorrusiako mugatik 30 kilometrora, NATOko goi bilera egitea ere Moskura bidalitako oharra da.
Ukraikaren kontrerasoak aurrera dirau
Ukrainak aurrera pausoak egin ditu gaukoan Errusiaren kontrolpean dagoen Bachmut hirira hurbilduz, Donesk lurraldeko beste fronteetan era aurrera egin du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa