albisteak
Iruzkina
Felipe Etxebarria
Oraingoan protesta handiagoa izan daiteke. Izan ere, Macornen Gobernuak azpimarratu duenez, erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea negoziaezina da.
Gobernua eta sindikatuen arteko auzia, pentsioen erreformaren inguruan, tentsio gorenera iritsi daiteke asteartean, Frantzian. Oraingoan protesta handiagoa izan daiteke. Izan ere, Exekutiboak azpimarratu duenez, erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea negoziaezina da.
Mobilizazio nazionalerako eguna 2023ko urtarrilaren 31rako deitu da.
Lanuzteak dagoeneko astelehenean hasi dira eta asteazkeneko 06:00ak arte iraungo dute. Aurreko greban bezala, geldialdiak sektore ezberdinetan izango du eragina.
2023ko urtarrilaren 31an greba egingo duten sektoreak
Greba garraio publikoan, hain zuzen ere, SNCF (Frantziako estatuaren trenbideak) konpainian. Tren-gidarien CGT sindikatuaren greba deialdia beste sindikatu batzuek ere babestu dute (grebak, gainera, otsailean zehar ere errepikatuko dira). RATPn (Parisko trenbide sarea zuzentzen duen erakundea) greba deialdia zabaldu da. Departamentuetako hiriburuetan ere arazoak izango dira urtarrilaren 19an bezala geldialdiak egingo badituzte.
Aire garraioan ere lanuzteak izango dira, Parisko Charles de Gaulle aireportuko sindikatuek deialdia egin eta gero. Aire-kontrolatzaileek eta Air Franceko langileek ere lanuztea egingo dute.
Eskoletan ere hainbat greba izango direla uste da. Hezkuntza arloko sindikatuen federazioak, ikerkuntza eta goi mailako hezkuntzakoekin batera, urtarrilaren 31rako greba deialdia ere egin du.
Argindarraren esparruan ere izango du eragina. Meategi-energia alorreko CGT sindikatuak bi orduko argi mozketak egiteko mehatxua egin du.
Protestak eski-estazioetara ere iritsiko dira. Igogailu mekanikoetako sindikatuek ere lanuztea deitu dute. Greba mugagabea izango da, urtarrilaren 31an hasita.
Udal batzuetan ere lanuzteak egingo dira. Parisen Anne Hidalgo alkate sozialistak iragarri duenez, udaletxea itxi egingo da protesta egun horretan.
Funtzionarioen artean ere lanuzteak egingo dira, osasun zerbitzuetan, hain zuzen ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa