albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Turkia, kurduei eraso egiteko Siriako lurrak inbaditu izanak lehertu du ituna. Izan ere, Turkiak ez zien aldez aurretik NATOko bazkideei galdetu.
NATOren 70. urteurrenak hileta itxura handiagoa du ospakizunarena baino. NATOko buruetako batzuk ia irainera iritsi dira elkarren arteko eztabaidatan. Atzo, Trumpen eta Macronen arteko bileran tentsioa azal-azalean zegoen.
Trump ez da inoiz NATOren aldeko sutsua izan, zaharkitutako ituna dela esan zuen eta europarrek, diru gehiago jarri behar dutela, jakina, Estatu Batuetan egindako armak erosten. Baina orain Trump Macronekin haserretu da frantsesak duela aste batzuk esan zuelako NATO garun-heriotzan dagoela. Egia da.
NATO XX. mendean sortu zen Sobiet Batasunari aurre egiteko. Orain, XXI. mendean Sobiet Batasunik ez dago eta NATOk ez daki zein den munduan bere lekua. Turkia, kurduei eraso egiteko Siriako lurrak inbaditu izanak lehertu du ituna.
Turkiak ez zien aldez aurretik NATOko bazkideei galdetu, Trumpekin ordea hitzeign zuen arrisku handiko operazio militarra egiteko. Zer gertatuko zitekeen Turkiak porrot egin eta Siria, kontraerasoan, Turkian indarrez sartu izan balitz? NATOko bazkideak derrigortuta egongo lirateke Turkia babesteko?
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa