16:44

Ume lapurtuak

ETBren esklusiba

Ume lapurtuen hilkutxetan bazegoen arrastorik

J.C. Etxeberria

Polloen, adibidez, zilbor esteko matxarda eta jaioberri baten identifikazio plaka aurkitu zituzten. Madrilgo Toxikologia eta Auzitegi-zientzien institutuan DNA arrastoak bilatzen ari dira.

02:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Telebistak, datu berriak eskuratu ditu ume lapurtuen auzian. Hasiera batean, Gipuzkoan eta Bizkaian lurpetik ateratako kutxetan ez zen hezurrik aurkitu. Baina bazegoen bestelako arrastorik: zilborresteko pintza bat, besteak beste.

Bi jaioberriren hilkutxak lurpetik atera zituzten iazko irailean eta aurtengo urtarrilean Derion eta Polloen. Forenseek konfirmatu zutenez, bertan ez zegoen hezur arrastorik.

Hala ere, ikerketa judizialerako baliagarriak ziren beste gauza batzuk bazeuden zerraldoetan eta horiek ez ziren aipatu: Polloen, zilbor esteko matxarda bat eta jaioberri baten identifikazio plaka bat. Derion, gainera, usteltze prozesuetan parte harten duten intsektuen arrastoak aurkitu zituzten"

Euskal Telebistak jakin duenez, objektu horietako batzuk Madrilen daude. Toxikologia institutuan aztertzen ari dira DNA bilatzeko.

Armando Gonzalez irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Biologia doktorea da eta haur hezurren hondarretan Espainiako aditu nagusia. ETBri egindako adierazpenetan esan duenez, objetuetatik DNA ateratzea oso zaila dela, baina ez ezinezkoa.

Objektuak bai, eta hezurrik ez?

DNA lortuz gero seme alabak bilatzen dituzten familien DNArekin konparatu liteke, eta galdera askori erantzun. Baina zaila da ulertzea nolatan hilkutxetan, objetuak bai, baina hezurrik ez dagoen.

Armando Gonzalez adituaren arabera, jaioberri baten arrasto biologikoek helduenak baino gutxiago irauten dute, hau da, denboraren joan etorriak gehiago eragiten die. "Gerta daiteke arrastoren batek gehiago irautea", azaldu du Gonzalezek, "baina bere jatorria zehaztea oso zaila izaten da".

Aipatutako analisien emaitzen zain, ikerketa judiziala aurrera doa. Gipuzkoako fiskaltzaren mahai gainean 150 kasu daude, 48 Bizkaian eta 31 Araban. Orain arte inon ez da delitu arrastorik aurkitu, eta 21 espediente dagoeneko artxibatu egin dituzte epaileek.

Euskal Telebistak, datu berriak eskuratu ditu ume lapurtuen auzian. Hasiera batean, Gipuzkoan eta Bizkaian lurpetik ateratako kutxetan ez zen hezurrik aurkitu. Baina bazegoen bestelako arrastorik: zilborresteko pintza bat, besteak beste. Bi jaioberriren hilkutxak lurpetik atera zituzten iazko irailean eta aurtengo urtarrilean Derion eta Polloen. Forenseek konfirmatu zutenez, bertan ez zegoen hezur arrastorik. Hala ere, ikerketa judizialerako baliagarriak ziren beste gauza batzuk bazeuden zerraldoetan eta horiek ez ziren aipatu: Polloen, zilbor esteko matxarda bat eta jaioberri baten identifikazio plaka bat. Derion, gainera, usteltze prozesuetan parte harten duten intsektuen arrastoak aurkitu zituzten"Euskal Telebistak jakin duenez, objektu horietako batzuk Madrilen daude. Toxikologia institutuan aztertzen ari dira DNA bilatzeko. Armando Gonzalez irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Biologia doktorea da eta haur hezurren hondarretan Espainiako aditu nagusia. ETBri egindako adierazpenetan esan duenez, objetuetatik DNA ateratzea oso zaila dela, baina ez ezinezkoa.Objektuak bai, eta hezurrik ez?DNA lortuz gero seme alabak bilatzen dituzten familien DNArekin konparatu liteke, eta galdera askori erantzun. Baina zaila da ulertzea nolatan hilkutxetan, objetuak bai, baina hezurrik ez dagoen. Armando Gonzalez adituaren arabera, jaioberri baten arrasto biologikoek helduenak baino gutxiago irauten dute, hau da, denboraren joan etorriak gehiago eragiten die. "Gerta daiteke arrastoren batek gehiago irautea", azaldu du Gonzalezek, "baina bere jatorria zehaztea oso zaila izaten da". Aipatutako analisien emaitzen zain, ikerketa judiziala aurrera doa. Gipuzkoako fiskaltzaren mahai gainean 150 kasu daude, 48 Bizkaian eta 31 Araban. Orain arte inon ez da delitu arrastorik aurkitu, eta 21 espediente dagoeneko artxibatu egin dituzte epaileek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena