Etxegabetzeak
Etxegabetzeak
Erredakzioa
Sozialistek abuztuan aurkeztu zuten errekurtsoa, Hipotekak Kaltetutako Plataformak (PAH) defendatutako hainbat argudio juridikotan oinarrituta.
Stop Kaleratzeak elkartearen protesta ekitaldi bat. EFE
Informazio gehiago (1)
Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du PSOEk Etxegabetzeen Legearen 14 artikuluren aurka aurkeztutako helegitea.
Auzitegiak ez du Legea Konstituzioaren kontrakoa ote den aurretik ebatziko, baina errekurtsoa aztertu eta haren inguruko iritzia emango du.
Hipotekak Kaltetutako Plataformak (PAH, gazteleraz) defendatutako hainbat argudio juridikotan oinarritu zen sozialisten helegitea.
Errekurtsoaren arabera, hipoteken auziaren harira egindako azken erreformak Konstituzioaren hainbat artikulu urratzen ditu. Besteak beste, gizarteak politikan parte hartzeko duen eskubidea. Izan ere, PAH plataformak prestatutako testua milioi eta erdi lagunek babestu zuten, sinaduren bitartez. Alderdi Popularreko Gobernuak, baina, muzin egin zion ekarpenok behin betiko legean sartzeari.
Izatez, Gobernuak berak prestatutako testua eta PAH plataformak aurkeztutakoak batu behar zituen Legeak. Azkenean, baina, Gobernuaren ekarpenak bakarrik bildu ziren behin betiko testuan.
Legeak babes juridiko eraginkorra ere urratzen duela defendatzen du helegiteak eta, horrez gain, "etxetik kaleratzekotan dagoen familia horren baldintzak" kontuan ez hartzea kritikatzen du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa