Etxegabetzeak
Helegitea 14 artikulutan
Erredakzioa
Hipotekadunen Plataformak (PAH) egin zuen hasierako helegitearen testua, eta, orduan, "bereganatu" eta "bere kabuz aurkeztu" nahi izatea leporatu zion PSOEri.
Leire Iglesias, Psoekoa
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
PSOE alderdiak helegite bat jarri du "etxegabetzeen kontrako legearen" aurka Auzitegi Konstituzionalean , hasiera batean Hipotekadunen Plataformak (PAH) egindako testua "hobetu" eta "zuzendu" eta gero, baina "oinarri juridikoak mantenduta".
Leire Iglesias PSOEren Etxebizitza bozeramaileak Konstituzioaren kontrako helegitea aurkeztu ostean ziurtatu duenez, ez dute plataformarekin "ika mikarik" izan nahi, "atzo arte harremanetan" egon eta gero. Igelesiasek esan du orain dela bi egun igorri ziola helegitea plataformari.
Plataformak 50 diputaturi, 50 senatariri eta Arartekoari eskatu zien lege horren kontrako prestatu zuten helegitea babesteko eta, PSOEk ere helegitea aurkeztuko zuela iragarri ostean, Ada Colau PAHko presidenteak helegitea "bereganatu" eta "bere kabuz aurkeztu" nahi izatea leporatu zion PSOEri.
Iglesiasek azpimarratu duenaren arabera, "garrantzitsuena" hipotekadunak babesteko, zorrak eta alokairu berregituratzeko legearen kontrako helegitea aurkeztea zen.
Horren ildotik, PSOEk beste talde batzuekin eta alderdiarekin batera aurkezteko deia luzatu dio PAH plataformari, baina ezinezkoa izan bada ere, sozialisten testuak "balio" du plataformak zehaztutako oinarri judikoak errespetatzen dituelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa