21:33

Etxegabetzeak

Legea aldatuko dute

Etxegabetzea abiatzeko 3 aldiz utzi beharko da hipoteka ordaindu gabe

Erredakzioa

EITB

Gobernuak hipoteken legea aldatuko du, etxegabetzeen baldintzak moldatzeko. Halaber, atzerapen-interesak ere mugatuko ditu, eta ezingo dira diruaren interes legalen halako hiru baino gehiago izan.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernuak hipoteken legea aldatzeko asmoa du, eta aldaketak, besteak beste, etxegabetzea abiatzeko baldintzei eragingo die, Soraya Saez de Santamaria Gobernuko bozeramaileak ostiral honetan jakitera eman duenez. Hala, aldaketa horren ondoren, hiru aldiz utzi beharko da hipoteka ordaindu gabe etxegabetzea abiatu dezaten. Egun, behin bakarrik ordaindu gabe uztea nahikoa da.

Hipoteka ez ordaintzeagatik Espainian jarraitzen den etxegabetzeen prozesua eta araudia legez kanpokoak direla eta kontsumitzaileen babeserako Europako legedia urratzen dutela ebatzi du aste honetan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta ebazpen horren ondoren iragarri dituzte aldaketok Gobernuak.

Hala, neurrigabeko zenbait klausula murriztu eta legetik kanpo uzteko asmoa dute. Zehazki, atzerapen-interesak mugatuko dituzte, eta, hala, ezingo dira diruaren interes legalaren halako hiru baino gehiago izan.

Etxebizitza ordainean emateko aukeraz, Saenz de Santamariak esan du Espainiako legediak dagoeneko aukera hori biltzen duela. ''Giltzak eman eta zorra kitatuta ere, pertsona hori kalean geratzen da'', gaineratu du. Ildo horretan, Gobernuko bozeramaileak gogoratu du jardunbide egokien kodea abian jarri zutela, eta berau indartzeko asmoa dutela, etxebizitza ordainean ematen baldin bada, behar handieneko kasuetan, pertsona hori kalean gera ez dadin.

''Espainiak bete egiten du'', gaineratu du Saenz de Santamariak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena