Etxegabetzeak
EB-ren ebazpena
Erredakzioa
"Zuzendu egingo ditugu Europar Batasunaren legediaren kontrakotzat jo dituzten arau guztiak", adierazi du Espainiako Justizia ministroak.
Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: Efe
Informazio gehiago (1)
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak hitzeman du Espainiak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpena beteko duela eta etxegabetzeen inguruko araudia aldatuko duela, Europar Batasunakoarekin bat egiteko.
Rajoyk adierazpenok egin ditu kazetarien aurrean Europako Alderdi Popularraren bileran parte hartu aurretik, Bruselan.
Espainiako gobernuburuak esan du ebazpena aztertzen ari direla une honetan eta dauden prozedura arazoak konpontzen saiatuko direla.
Espainiako etxegabetzeen inguruko legediak urte asko dituela eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakiaren ostean Estatuko zerbitzu juridikoak lanean hasi direla jakinarazi du Rajoyk.
"Orain Kongresuan etxegabetzeen inguruko lege bat eztabaidatzen ari garela aprobetxatuz, ebazpenak eskatzen duenera egokitzea espero dugu", gaineratu du.
Gallardonek legea aldatuko du
Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarri du Espainiako Gobernuak etxegabetzeak arautzen dituen legedia aldatuko duela Europar Batasunaren legedira egokitzeko, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako araudia legez kanpokotzat jo ostean.
Kongresuko korridorean Gallardonek adierazi duenez, oraindik ez du ebazpena zehatz-mehatz irakurri, baina araudia egokituko ote duen galdetuta, "noski baietz" erantzun du.
"Zuzendu egingo ditugu Europar Batasunaren legediaren kontrakotzat jo dituzten arau guztiak", adierazi du Espainiako Justizia ministroak.
Legea aldatzeko, zuzenketak aurkeztu beharko dira hipotekaren truke etxea emateko, etxegabetzeak gelditzeko eta alokairu sozialen araudiaren lege proposamenean.
Herri-ekimen legegile baten ondorioz sortu zen lege proiektu horri zuzenketak aurkezteko epea bihar arte luzatu zen, auzitegiaren ebazpena iritsiko zela eta.
Dena dela, ez dute baztertzen epea luzatzea, Europar Batasuneko araudia errespeta dezan beharrezko zuzenketak sartzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa