Aita santua aukeraketa 2013: Jorge Mario Bergoglio, Frantzizko aita santua | EITB Aita santua aukeraketa

Frantzisko aita santua

18:55

Frantzisko aita santua

Kazetariekin elkartu da

Eliza pobre baten alde agertu da Frantzisko aita santua

Erredakzioa

Konklabearen jarraipena egin duten hedabideetako langileei eskerrak eman dizkie, eta Frantzisko izena zergatik aukeratu zuen azaldu du.

1:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantzisko aita santua egunotan Vatikanoko albisteak jarraitzen aritu diren kazetariekin bildu da gaur Erroman. Eliza Katoliko pobre baten alde egin du, eta Eliza behartsuenei begira jartzea gustatuko litzaioke. Halaber, Frantzisko izena zergatik aukeratu zuen ere azaldu du.

"Eliza Katolikoa pobre bat, eta behartsuenentzako lan egiten duena nahiko nuke", adierazi du aita santuak, bertaratutako kazetarien txalo artean.

Ondoren, Frantzisko izena zergatik aukeratu zuen azaldu du: "Konklabean nire alboan eserita zegoen Claudio Hummes kardinal brasildarra, eta nire hautagaitza indarra hartzen hasi zenean, lasaitu egin zidan". Ondoren, kardinalek aita santu aukeratu nindutenean, besarkada bat eta muxu bat eman zizkidan esanez: "Ez zaitez behartsuez ahaztu". Azaldu duenez, "behartsu" hitza buruan sartu zitzaion eta San Frantzisko Asiskoarengan pentsatu zuen, eta pobreziaren santuaren izena aukeratzea erabaki zuen.

Konklabeko anekdota bat ere kontatu du kazetarien aurrean. Antza denez, hainbat kardinalek Adriano izena aukeratzea proposatu zioten erreformista gisa ezaguna den Adriano VI.ren omenez. Beste batzuek Clemente izena proposatu zioten mendeku gisa, izan ere, Clemente XIV.ak jesuiten ordena desegitea agindu zuen.

Aita santuak eskerrak eman dizkie Konklabearen jarraipena egin duten hedabideetako langileei. Kazetariek aita santuaren bedeinkapena jaso dute, eta Frantzisko agurtzeko aukera ere izan dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena