Benedikto XVI aita santuaren ordezkoa aukeratzeko prozesua| aita santua aukeratzeko konklabea | EITB aita santu berria
Konklabea
Martxoaren 12an
Erredakzioa
Bildutako kardinalek egun horretan egingo dute aita santua aukeratzeko lehenengo bozketa, eta kea zuria izango da akordio batera heltzen badira. 150 kardinalek parte hartzea espero da.
Ke zuria botatzeko tximinia prest dugu jada. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Hirugarren milurteko bigarren konklabea martxoaren 12an, 16:30ean (15:30 GMT), hasiko da, aukeratutako 115 kardinalak kapera sixtinoan prozesioan sartzen direnean. Pedro apostoluaren 266. ondorengoa hautatuko dute bertan.
Vatikanoak konklabearen garapenaren berri eman du gaur, eta kardinalek 16:15ean (15:15 GMT) Paulina kaperan egon beharko dutela azaldu du. Handik, prozesioan, kapera sixtinora joango dira, eta "Veni Creator Spiritus" kantuaren bidez Espiritu Santuaren laguntza eskatuko dute. Halaber, esaten eta egiten duten guztia sekretupean mantentzea promestuko dute.
Geroago, Pontifize-Zeremoniatako Maisuak "extra omnes" esaldia esango du, eta konklabetik kanpo dauden guztiak Kaperatik irtengo dira. Vatikanoak emandako eskemaren arabera, arratsalde horretan egingo dute lehenengo bozketa, eta lehenengo kea orduan irtengo da.
Bestalde, kardinalak astelehenean bilduko dira berriro Kongregazio Nagusian, oraindik zerrendan kardinal batzuk daudelako parte hartzeko. Kongregazio guztietan 150 kardinalek parte hartzea aurreikusi dute.
Tximinia jarri dute
Eliza Katolikoaren aita santu berria jakinarazteko ke zuria irteteko tximinia jarri dute dagoeneko Vatikanoko Kapera Sixtinoan. Bertan, Benedikto XVI.aren ondorengoaren izena hautatuko dute.
Tximiniak bi metroko altuera du, eta Vatikanoko teknikariek jarri dute. Konklabean zehar erabiliko duten bi berogailuri lotu dute: batak boza emateko paperak erreko ditu, eta beste bati esker ke zuria hobeto ikusi ahal izango da. Bi berogailuak Kaperaren alboko zonalde batean jarri dituzte. Bitartean, konklabea hartzeko lanek jarraitzen dute.
Momentuz, ez dute argitu kearekin probak egingo dituzten. Hala ere, argazkilari eta turista andana bildu dira inguruetan San Pedroko plazatik primeran ikusten den tximiniaren lanak jarraitzeko.
Martxoak 12
Benedikto XVI.aren ordezkoa aukeratzeko konklabea martxoaren 12an, asteartean, hasiko da. Goizean San Pedro basilikan meza egingo dute eta arratsaldean botoa emateko eskubidea duten 115 kardinalek bilera Kapera Sixtinoan egingo dute Konklabeaari hasiera emateko. Arratsaldean lehen bozketa egingo dute, eta baita aurreneko "kea" ere.
Otsailaren 25ean, Benedikto XVI.ak konklabea aurreratzeko baimena eman zion Kardinalen Kolegioari agiri batean. Benedikto XVI.ak aulkia hutsik utzi zuenetik 15-20 eguneko epea zuten kardinalek konklabea hasteko, Vatikanoko araudiaren arabera.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa