18:52

Krisi Ekonomikoa 2020

Krisia Grezian

Troikak lan-astea sei egunetara luzatzeko eskatu dio Greziari

Erredakzioa

Proposamen polemikoenen artean lan-astea sei egunetara luzatzea eta laneko txanden arteko atsedena 11 ordutara mugatzea daude.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziar ekonomia ikuskatzen duen nazioarteko troikak lan-astea sei egunetara luzatzeko eskatu dio Gobernuari, harreman laboralak malgutzeko eskatutako beste neurri batzuen artean.

Europako Batzordeak (EB), Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Moneta Funtsak (FMI) osatzen duten troikak email baten bidez egin ditu eskaera horiek, Imerisia egunkari ekonomikoak kaleratu duenez.

Proposamen polemikoen artean lan-astea sei egunetara luzatzea eta laneko txanden arteko atsedena 11 ordutara mugatzea daude. Horrez gain, goizeko edo arratsaldeko txanda aldaketen murrizketak kentzeko eskatu diote gobernuari, betiere enpresariaren beharren arabera, hedabide greziarrak azaldu duenez.

Lanetik kaleratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak erdira murriztea eskatu dute.

Troika, Grezian

Langabezia-tasa % 23,1ean dago Grezian (25 urte baino gutxiagoko gazteen kasuan % 54,9an), eta langile greziarrek duten erosteko ahalmena orain dela hiru hamarkadetako maila berean dago.

Troikako adituak Grezian daude joan den astetik, baina mandatuko nagusiak ostiralean helduko dira Atenaseko Gobernuarekin negoziaketetan hasteko.

Greziar ekonomia ikuskatzen duen nazioarteko troikak lan-astea sei egunetara luzatzeko eskatu dio Gobernuari, harreman laboralak malgutzeko eskatutako beste neurri batzuen artean.Europako Batzordeak (EB), Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Moneta Funtsak (FMI) osatzen duten troikak email baten bidez egin ditu eskaera horiek, Imerisia egunkari ekonomikoak kaleratu duenez.Proposamen polemikoen artean lan-astea sei egunetara luzatzea eta laneko txanden arteko atsedena 11 ordutara mugatzea daude. Horrez gain, goizeko edo arratsaldeko txanda aldaketen murrizketak kentzeko eskatu diote gobernuari, betiere enpresariaren beharren arabera, hedabide greziarrak azaldu duenez.Lanetik kaleratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak erdira murriztea eskatu dute.Troika, GrezianLangabezia-tasa % 23,1ean dago Grezian (25 urte baino gutxiagoko gazteen kasuan % 54,9an), eta langile greziarrek duten erosteko ahalmena orain dela hiru hamarkadetako maila berean dago.Troikako adituak Grezian daude joan den astetik, baina mandatuko nagusiak ostiralean helduko dira Atenaseko Gobernuarekin negoziaketetan hasteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena