Krisi Ekonomikoa 2020
Espainiako eta Italiako zorra
Erredakzioa
"Arazoa konpondu egingo da. Ez gara belauniko jarriko merkatuen mediku faltsuen aurrean", azpimarratu du Le Figaro egunkarian egindako elkarrizketan.
Informazio gehiago (2)
Eurogunea Europako Banku Zentralari (EBZ) jarraitzeko prest dagoela esan du Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak. Gauzak horrela, Junckerrek bat egin du Mario Draghi EBZko presidenteak iragan astean agertutako jarrerarekin; euroa salbatzeko behar den guztia egiteko asmoarekin, alegia.
Draghiren hitzek Espainiako eta Italiako zorra erosteko konpromisotzat hartu zituzten.
"Zer izango den egingo duguna? Egun gutxi barru erabakiko dugu, merkatuen erantzuna aztertu ostean. Ezin dugu denbora alferrik galdu", azaldu du Junckerrek.
"Ez gara belaunikatuko"
"Arazoa konpondu egingo da. Ez gara belauniko jarriko merkatuen mediku faltsuen aurrean", azpimarratu du Le Figaro eta Sueddeutsche Zeitung egunkarietan argitaratutako elkarrizketan, espainiako zorraren interes altuagatik galdetu diotenean.
"Errezeta" ekainaren 28an eta 29an egindako Europako Goi-bileran adostutakoa dela azpimarratu du Euroguneko presidenteak: erreskate funtsak gobernuen bonoak bigarren mailako merkatuan erostea, EBZrekin koordinatuta".
Eurogunea Europako Banku Zentralari (EBZ) jarraitzeko prest dagoela esan du Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak. Gauzak horrela, Junckerrek bat egin du Mario Draghi EBZko presidenteak iragan astean agertutako jarrerarekin; euroa salbatzeko behar den guztia egiteko asmoarekin, alegia. Draghiren hitzek Espainiako eta Italiako zorra erosteko konpromisotzat hartu zituzten."Zer izango den egingo duguna? Egun gutxi barru erabakiko dugu, merkatuen erantzuna aztertu ostean. Ezin dugu denbora alferrik galdu", azaldu du Junckerrek. "Ez gara belaunikatuko""Arazoa konpondu egingo da. Ez gara belauniko jarriko merkatuen mediku faltsuen aurrean", azpimarratu du Le Figaro eta Sueddeutsche Zeitung egunkarietan argitaratutako elkarrizketan, espainiako zorraren interes altuagatik galdetu diotenean. "Errezeta" ekainaren 28an eta 29an egindako Europako Goi-bileran adostutakoa dela azpimarratu du Euroguneko presidenteak: erreskate funtsak gobernuen bonoak bigarren mailako merkatuan erostea, EBZrekin koordinatuta".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa