11:41

Krisi Ekonomikoa 2020

Uztailak 25 | Santiago Eguna

Greba deitu dute Arabako ostalaritzan, Blusaren Egunerako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Patronalak soldatak % 20 jaistea eta lan-eguna luzatzea proposatu diela salatu dute sindikatuek.

  • Iazko Blusaren Eguneko asto lasterketa. EiTB

    Iazko Blusaren Eguneko asto lasterketa. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UGT, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek greba eguna deitu dute Arabako ostalaritzaren sektorean uztailaren 25erako, hau da, Santiago Egunerako, lan baldintzak hobetzea eskatzeko.

Agiri batean, sindikatuek gogorarazi dute sektoreko langileek soldata izoztuta izan dutela azken lau urteetan, eta, ondorioz, horien erosteko ahalmena % 4,6 jaitsi dela.

Hala ere, asteazkenean patronalak soldatak % 20 jaistea eta lan-eguna luzatzea proposatu ziela azaldu dute zentralek, eta "probokazio"tzat jo dute.

Gainera, patronalak antzinatasunaren, gauekotasunaren eta igandeetako eta jaiegunetako osagarrien zati bat kendu nahi diela eta kaleratzea merkatu nahi duela salatu dute.

Horrela, soldataren jaitsiera pilatua "% 40koa" izango litzateke, "eta prekarietateak gora egingo luke".

Horrenbestez, greba eguna deitu dute hilaren 25erako. Egun horretan, Blusaren Eguna ospatuko dute Gasteizen.

Bestalde, asteartean (uztailak 14), Jazzaldiaren hasiera egunean, elkarretaratzeak egingo dituzte Posta Plazan eta San Prudentzio kalean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena