Krisi Ekonomikoa 2020
Etxetresnak
Erredakzioa
Arrasateko auzo horretan ekoitziko dituzte bitrozeramikazko plakak eta presio-eltzeak. Oraingoz, 155 langile arituko dira bertan.
Fagor
Informazio gehiago (2)
Garagartzako lantegia, Catak Fagorri erositako aktiboetako bat, ekoizpen handiak egiten hasiko da gaur, azaroak 10, aurreko astean saio batzuk egin ondoren. Eskoriatzako lantegia azaroaren 6an hasi zen ekoizten.
Arrasateko Garagartza auzoan ekoitziko dituzte bitrozeramika-plakak eta presio-eltzeak. Oraingoz, 155 langile arituko dira bertan.
Ur-berogailuen ekoizpena, berriz, ez da inoiz gelditu, eta 100 langile ari dira horretan. Gipuzkoako lantegian ekoitzitako etxetresnak Fagor eta Edesa markak erabiliz merkaturatuko dituzte.
Fagorren jabe berrien helburua urtebete barru 705 langile izatea da, CAN taldeak (Cata barne hartzen duenak) erosketa kontratuan jaso zuenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa