Krisi Ekonomikoa 2020
Krisia Fagorren
Erredakzioa
Hala adierazi du Txema Gisasola Mondragon Korporazioko presidenteak Noticias Taldeari eskainitako elkarrizketa batean.
Mondragon Korporazioaren egoitza. Argazkia: EiTB
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Txema Gisasola Mondragon Korporazioko presdienteak adierazpen esanguratsuak egin ditu Noticias Taldeari eskainitako elkarrizketa batean
Gisasolak dio ez dela bidezkoa Mondragoni leporatzea Fagor Etxetresnak kooperatiba erortzen utzi izana. Hala ere, bizpahiru urtetan berreskuratuko omen du Mondragonek Fagorren itxierak eragingo duen enplegu galera.
Gisasolaren arabera, Fagor Etxetresnaken erortzearen arrazoia "merkatua" izan da, "merkatuaren gorabeherak" hain zuzen ere. Nazioartera ateratzeko politikak ere zerikusia izan du, Gisasolaren esanetan. Azaldu duenez, Poloniako Wrozamet eta Frantziako Brandt enpresak erosteko egindako inbertsio handiak egokiak izan ziren bere garaian, baina gerora, merkatuaren erruz, ez dira horren onak izan.
Aurrera begira, Txema Gisasola baikor agertu da, eta bizpahiru urtetan orain galdutako enplegua berreskuratu egingo dutela uste du. Izan ere, taldeak dituen 110 enpresetan 700 lanpostu sortuko dira, 300 langile aurre erretiroa hartzera behartuko dituzte eta urtero 500 langilek hartzen dute erretiroa taldean.
Kooperatiba gehiago sortuko ote diren galdetuta, Gisasolak uste du egun daudenek bere jarduerari eutsi egingo diotela.
"Kooperatibak jaio eta hil egiten dira, baina atzean Mondragon taldeak 60 urteko ibilbidea du, harro egoteko moduko ibilbidea, eta orain arte bezala, aurrerantzean ere lan egiten eta enplegua sortzen" jarraituko dutela adierazi du MCCko presidenteak.
Bestalde, esker oneko hitzak izan ditu erakunde publikoentzat, egoera txarretik irteteko ahalegin handia egin dutela iritzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa