14:05

Krisi Ekonomikoa 2020

Krisia Fagorren

Erkoreka: 'Fagorri emandako diru-laguntzak legezkoak izan dira'

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, egoera "muturrekoa" da Fagor Etxetresnak kooperatibarentzat eta talde osoarentzat.

  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.

    Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak ohartarazi du Fagor Etxetresnak kooperatibaren egoera "muturrekoa" dela eta egoera "zailean" uzten duela talde osoa. Hori dela eta, "erakundeen laguntza" beharrezkoa dela iritzi dio. Horren harian, Jaurlaritzak Fagorri eskainitako diru-laguntzak "legearen baitan" eman zizkiola azpimarratu du.

Hori dela eta, PSE-EEren jarrera kritikatu du; hasieran, Urkulluri "laguntza nahikoa eman ez" eta, egun batzuetara, "kontrakoa" leporatu diolako.

Jaurlaritzaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, "industria babestea da Jaurlaritzaren lehentasunetako bat", eta "aspaldi" eskatu zioten Fagor Etxetresnak kooperatibari "etorkizun bideragarria izateko planteamendu bat".

Halaber, "aspalditik" omen zekiten Fagor Etxetresnak enpresak 250 milioi euro beharko zituela.

Jaurlaritzak "legearen barruan" behar horiek betetzeko laguntza batzuk eman zituela gogorarazi du, eta gainerakoa Mondragonek jarri zuela. "Hala ere, jakina zen ez zela nahikoa izango", adierazi du Erkorekak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena