Krisi Ekonomikoa 2020
Hainbat hiriburutan
Erredakzioa
Gune plataformak deitu ditu mobilizazioak. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuak eta 50 bat erakunde sozial biltzen ditu plataforma horrek.
Pentsioen kontrako protestak
Gune plataformak protestak deitu ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean urriaren 19rako, PPren Gobernuak bultzatutako pentsioen erreformak dakarren ''eraso berria''ren aurrean. Besteak beste, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuak eta 50 bat erakunde sozial biltzen ditu plataforma horrek.
''Pentsiodunen erosketa ahalmenaren kontrako eraso berria da, bai egun pentsioa jasotzen dutenentzat eta baita etorkizunean jasoko dutenentzat ere'', adierazi du plataformak, ohar baten bidez.
Pentsio publikoak ''duinak'' izatea bermatu dezaten eta ''Madrilgo erreformen ondorioak orekatzeko'' osagarriak martxan jar ditzaten eskatu die EAEko eta Nafarroako instituzioei plataformak.
Ministroen Kontseiluak ostiral honetan onartu du pentsioen erreformaren lege proiektua, eta Diputatuen Kongresura igorriko dute orain.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa