15:06

Krisi Ekonomikoa 2020

2013an

Makina-erramintaren fakturazioa % 7 murriztuko da Espainiako Estatuan

Erredakzioa

Espainiako makina-erraminta ekoizleen elkarteak (AFM) aurreikusi duenez, 2013a "oso zaila" izango da, izan ere, % 40 murriztu da eskaria lehenengo hiruhilekoan.

  • Makina-erramintaren fakturazioa % 7 murriztuko da Espainiako Estatuan.

    Makina-erramintaren fakturazioa % 7 murriztuko da Espainiako Estatuan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako makina-erraminta ekoizleen elkarteak (AFM) aurreikusi duenez, 2013a "oso zaila" izango da, fakturazioa % 5 eta % 7 artean murriztuko baita aurreko urtearen aldean. Aurreko urtean, hala ere, 1.327,66 milioiko fakturaziora iritsi ziren eta inoizko esportazio maila altuena lortu zuten.

Ignacio Torrecilla eta Xabier Ortueta AFMren presidente eta zuzendari nagusiak Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, aurtengo urtea "ahul" hasi da, lehenengo hiruhilekoan eskaria % 40 murriztu baita.

Hala ere, urteak aurrera egin ahala datuak hobetzen joango direla espero du, nahiz eta aitortu ez direla 2012ko emaitzak errepikatuko. Iazkoa urte "ona" izan zela esan du Torrecillak, baina desoreka nabarmenak atzeman omen zituzten, esportazioak ekoizpen osoaren % 80 suposatu baitzuen.

Torrecillak ohartarazi duenez, Espainiako Estatuan "dimentsioa irabazi beharra" du sektoreak lehiakor izaten jarraitu nahi badu. Haren esanetan, sektoreak "enpresa txikien malgutasuna eta handien indarra" behar du, eta horretarako, negozioak "egokitu" behar dira, elkarlana, aliantzak eta bat-egiteak sustatuz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena