15:27

Krisi Ekonomikoa 2020

Euskal kutxak

Kutxabankeko langileen soldatak murriztuko dituzte, LABen arabera

Erredakzioa

Sindikatuak salatu duenez, 15 hilabete daramatzate lan-hitzarmenik gabe eta % 15era irits litekeen soldata murrizketa ezarri nahi diote langileriari.

  • Kutxabank

    Kutxabank

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LAB sindikatuak balantzea egin du Kutxabank sortu eta urtebetera. Bankarizazioaren ondorioz gizarte ekintza hutsaren urrena bilaka daitekeelako agertu da kezkatuta sindikatu abertzalea. Kezka iturri nagusiak Gipuzkoako Onkologikoa eta Arabako Vital Kutxaren alokairu sozialerako orain arte bideratu dituen laguntzak, besteak beste.

Gizarte ekintza ere 2015etik aurrera kolokan dagoela salatu du LAB-ek. Espainiako Gobernuaren dekretuen zein fundazio bihurtzeko araudiaren ondorioz, izaera eta kontrola erabat galtzeko zorian ikusten dute. Hori dela eta, norabidea aldatzeko deia egin dute, Nafarroako CANen bide beretik ez joateko.

Bestalde, Euskaltel edo CAF bezalako enpresa garrantzitsuetan zituen akzioak saldu edo Iberdrolan partaidetza murriztu izana aipatu dute.

Etxegabetzeen auzian sentsibilitate eskasa edo enpresei mailegurik ez ematea ere leporatu diote.

Etxe barruari dagokionez, 400dik gora lanpostu galdu direla eta urtebetean oraindik lan-hitzarmenik ez dagoela saltu dute.Gainera, langileei %15era arteko soldata jaitsiera proposatu zaiela adierazi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena