Fagor
Hartzekodunen konkurtsoa
Agentziak | Erredakzioa
54,4 milioi euroko zorra berregituratzeko akordioa adostu du bankuekin. Akordioa ekainaren 15ean sinatu zuten aldeek.
Artxiboko irudia: EiTB
CNA Kataluniako konpainiak eta bankuek Edesa Industrialen zorra berregituratzeko akordioa adostu dute. Garai bateko Fagor Etxetresnak enpresak 54,4 milioi euroko zorra du, eta hartzekodunen konkurtsoan dago.
Konpainiak agiri batean jakitera eman duenez, hitzarmen proposamenerako babes nahikoak lortu ditu Edesa Industrialek; ondorioz, uztailaren 13an Hartzekodunen Batzordeak onartu eta konkurtsoa atzean uzteko aukera izango du.
Edesaren zorra berregituratzeko akordioa ekainaren 15ean sinatu zuten. 20,4 milioi euroko kapital zirkulatzailea finantzatzeko tresnak ditu akordioak. Kataluniako konpainiaren hitzetan, “hazkunde aurreikuspenak mantentzea eta datozen bost urteetan negozio plan bat adostea posible izango da”.
CNAk Fagor Etxetresnaken aktiboak bereganatu zituen 2014an, eta hiru urte geroago, 2017ko ekainaren 30ean, Edesa Industrialen hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu zuen, eta, ondoren, langile guztiak kaleratzeko lan-erregulazioko plana.
2017ko abenduan, hitzarmen proposamen bat aurkeztu zuen CNAk, Amica Group Poloniako konpainiak egindako eskaintzarekin: 26,8 milioi euro, Edesa Industrial eta Geyser enpresen ekoizpena erosteko. Trukean produktuak Fagor markarekin merkaturatzen jarraitzea nahi zuen.
Hala ere, marka erabiltzen uzteko akordiorik ez zuten lortu CNAk eta Mondragon Korporazioak, eta aldeek ez zuten proposamena onartu. Ondorioz, hartzekodunen konkurtsoak eta lan-erregulazioko planak aurrera jarraitu zuten.
Azken hilabeteetan hitzarmenerako proposamen berri bat aurkeztu zuten, CNAk azaldu duenez, baina Fagor marka erabiltzeko aukerarik gabe. “Edesa markarentzako beste negozio eredu bat proposatu zuten”, erantsi duenez.
“Edesa marka Cata, Nodor eta Apelson markekin batera erabiltzeko apustua egin du konpainiak, ohiko negozio ereduarekin jarraituz”, jakinarazi du Kataluniako taldeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa