Fagor
Krisia Fagorren
Erredakzioa
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak esan duenez, Frantzian egiten ari diren hartzekodunen konkurtsoa gertutik jarraitzen ari dira.
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak likidazio plan bat "lehenbailehen" aurkeztea eskatu dio Fagor Etxetresnaki, Frantziako filialekin egiten ari diren konkurtsoak Euskadikoa "kanpo" utzi aurretik.
EAJk Donostian antolatu duen "Ekonomia, teknologia eta turismo" ekitaldian egin ditu adierazpen horiek sailburuak.
Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "oso gertutik" jarraitzen ari da prozesu hori konkurtso administratzaileekin eta "interesa duten" enpresekin. Horien artean, Cevital argeliarra, talde kataluniar bat eta izenik eman ez duen hirugarren enpresa bat.
"Enplegu kopuru gehiena mantentzeko eta etorkizuna duen proiektu baten jarraipena sustatzeko" eskaintza guztiak aztertzen ari direla esan du Tapiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa