Fagor
Krisia Fagorren
Erredakzioa
Arantza Tapiak iragarri duenez, "hurrengo hiru edo lau hilabeteetan" beste 400 langilerekin gauza bera egingo dute. Gainera, 300 aurrejubilazio adostu dituztela esan du.
Fagor Etxetresnaken Arrasateko lantegia
Albisteak (5)
Mondragon Korporazioak, Fagorrek itxi zuenean lanik gabe gelditu ziren 400 kooperatibista beste lanpostu batean jarri dituela iragarri du gaur Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak. Gainera, "hurrengo hiru edo lau hilabeteetan" beste 400 langilerekin gauza bera egingo dutela esan du.
EH Bilduk, PSEk eta Alderdi Popularrak eskatuta, legebiltzarrean arratsaldean eskaini duen prentsaurrekoan eman du datu hauen berri Tapiak. Hain zuzen ere, hartzekodunen konkurtsoan dagoen Fagor kooperatibari buruzko azalpenak emateko eskatu zioten aipatutako alderdiek Arantza Tapia sailburuari.
Agerraldian, 300 aurrejubilazio adostu dituztela ere azaldu du. Horrenbestez, aurreikusitakoaren arabera, datozen hilabeteetan, Fagor Etxetresnaken itxieragatik lanik gabe gelditu ziren 1.800 langileetako askoren (700 ingururen) egoera asko aldatuko dela azpimarratu du.
Hala eta guztiz ere, argi utzi du Mondragon Korporazioak ez duela kooperatibista ez diren aldi baterako langileen gaineko daturik eman. Hau da, ez dutela argitu horietako zenbat gelditu diren lanik gabe, 400 kooperatibistei lanpostu berriak eman ostean. "Mondragon Korporazioaren helburua kooperatibistei lana ematea da, eta ez dute inolako arazorik ebentualek betetzen zituzten lanpostuak bazkideei emateko", adierazi du.
Bestalde, Mondragonek, Fagorrekin eta Edesarekin konpromiso bera duela azpimarratu du, baina Azpeitiko Grumal enpresako langileekin ez dituztela neurri berdinak hartuko zehaztu du, Grumal ez delako enpresa kooperatiboa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa