Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Txokolate mikatz budina, kakao zuri saltsa gainean
3:23
Osagaiak
  • -Esne freskoa, 300 ml
  • -2 arrautza
  • -Txokolate beltza (%90 kakaoa duena), 60 g
  • -Azukre beltza, 25 g
  • Saltsa egiteko:
  • -Esne gaingabetua, 50 ml
  • -Txokolate zuria, 100 g
  • Lagungarri moduan:
  • -Jogurt natural pare bat
  • -Intxaur batzuk
  • -Eztia
  • -Fruitu gorriak
Prestaketa

Jogurtak, bezperan, tea iragazteko erabiltzen den iragaztontzi fin batean jarriko ditugu gau guztian, daukaten ura kentzeko eta gero krematsu geratzeko.

Birrindu txokolate beltza laban baten laguntzarekin eta jarri katilu batean. Irakin esnea lapiko batean eta bota txokolatearen gainera, mugitu ondo dena desegin arte. Bete katilu batean arrautzak azukrearekin irabiatu eta ondoren, esne eta txokolate nahasketa gainera bota. Ongi nahasi dena eta iragazi jarraian.

Jarri nahasketa hori budin moldeetan eta maria bainuan jarriko ditugu labeko erretilu batean. Aluminio paperez estali eta labean egin 170ºra 50 bat minutuz gutxi gorabehera. Laban bat barruan sartu eta garbia ateratzen denean, eginda dagoenaren seinale izango da. Atera eta utzi hozten.

Birrindu txokolate zuria eta jarri esne gaingabetuarekin batera lapiko batean su motelean desegiten. Dena ondo batu zaigunean, atera eta utzi epeltzen.

Dena prest daukagunean, plater baten oinarrian kakao zuri saltsa jarriko dugu, honen gainean budina jarriko dugu eta alboan jogurt krematsua jarriko dugu intxaurrekin eta eztiarekin lagunduta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena