Karta sorta espainiarra eta frantziarra dira ohikoenak guretzat, baina karta mota asko daude mundu zabalean, 200dik gora Edurne Martin Arabako Fournier Karta Museoko teknikariak azaldu duenez. Gehienak museoan bertan ikusi ahal izango ditugu. Oso bitxiak dira Indiakoak, borobilak baitira.
Baieztatu zure telebista bereizmen handiko emisioak jasotzeko bateragarria dela. Gaur-gaurkoz telebista gehienak bateragarriak dira, baina telebista zaharra bada, litekeena da aukera hori ez izatea.
Otsailaren 8tik aurrera EITBk LTDan dituen kanal guztiak HD bereizmen handian baino ez dira emango. Horrela, ETB1 SD eta ETB2 SD kanalak desagertu egingo dira, eta ETB3k eta ETB4k SDtik HDra migratuko dute. Leire Aguadok, EITBko jarraipen-koordinatzaileak, aldaketaren xehetasun guztiak eman ditu.
Erritmo handiko abestia dugu "Reggaean hegan" eta oso dantzagarria da. Hara, Kimetz Etxabek kantaren koreografia erakutsi digu, "Go!azen"eko lagunek bezala dantza dezagun.
Maialen Madinak eta bere bikoteak artzai eskolan ikasi eta 2010ean artaldea erostea erabaki zuten. Ardi latxa mutur gorriak dituzte eta Aloña mendian ibiltzen dira, neguan Oñatira jeitsi aurretik. Urtarriletik ekainera bitartean egiten dituzte gaztak, hainbat azoketan saltzen dituzte.
Sektore publikoan iaz deitutako greba deialdiek mugimendu txikiak eragin badituzte ere, langile publikoen egoerak kaskarra izaten jarraitzen duela esan digu Euskadi Irratian Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak, eta litekeena dela greba eta mobilizazio gehiago etortzea.
150.000 langile inguru daude deituta gaur grebara. Erosteko ahalmena bermatzea eta erkidegoko enplegu publikoa finkatzea eskatu dute sindikatuek, behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte.
Lau ataleko dokumentala egin du EITBk Gure Zirkuaren barruak erakusteko. Bi hilabetez, elkarbizitzan aritu dira zirkuko artistak eta Euskal Telebistako langileak. Dokumentalaren aurreneko atala Durangoko Azokan izan da ikusgai, eta telebistan urtarrilaren hasieran estreinatuko da.
Euskal Telebistak 1982. urtean emititu zuen lehen aldiz Iurretatik, 2007ra arte. Egun abandonatuta dagoen eraikinean sartu gara, urte asko bertan lanean ibilitako hiru pertsonarekin: Aintzane Bolinaga eta Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetariekin eta Marian Diaz dokumentalistarekin.
Jon Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak, grebaren jarraipenari buruzko datuak eman ditu ezagutzera. Jarraipenaren daturik altuena hezkuntzan eman da (% 41,4ko jarraipena); segurtasunean, berriz, % 3,45ek baino ez dute bat egin greba deialdiarekin.
Milaka langile kalera irten dira EAEko hiru hiriburuetan. Sindikatuek "arrakastatsutzat" jo dute greba, zenbait sektoretan jarraipen zabala lortu dutelako.
ELA, LAB eta CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba sektore publiko osoan, "zerbitzu publikoen alde, soldatak eta emplegua hemen adostu" lelopean. 150.000 langile daude grebara deituta.
EITB Mediako langileak kalera atera dira lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearen defentsan. Gaurko greba egunean, eguneroko informazio-zerbitzuak baino ez dira bermatuko EITB Median, ohiko ordutegian.
Euskal Telebistan laster estrenatuko den "Ztanda" talent-show berriaren aurkezleetako bat izango da Barbara Goenaga. Euskal Herriko ahots eta artista onenaren bila ibiliko dira eta grabaketetan denek negarrez bukatu dutela aitortu digu, ilusioa eta emozioa gainezka dakartelako parte hartzaileek.
Javi Rivero sukaldariak errezeta erraz bat prestatu du 'Gastronamadak' saioaren finalerako: ardi gazta krema intxaur garrapiñatuekin. Lehiakideak nahiko ondo moldatu dira. Ikusi!
Aurreko denboraldietako atal batzuk ere bueltan dira; 'Su Ta Fu' (sukaldean aritzeko), 'Atxa Mitxa' (kezkak eta jakin-minak azaltzeko) eta 'Dantzateka' (dantzak ikasteko), esaterako.
2023-2024 denboraldi berriari begira, ETB1 eta ETB2rako prestatutako programazioa aurkeztu du Euskal Telebistak. Eduki berriekin batera, bueltan dira dagoeneko harrera ona dutenak.
Joseba Beloki txirrindulari ohia izango da "Biba Zuek" saioko gaurko gonbidatu nagusia. Horrez gain, aporafobia gaia hizpide izango dute. "El Conquistador del Caribe" saioan, finaletik gertu daudela igarriko dute lehiakideek, eta horrek giroa gaiztotuko du.
'We Talk, We Listen, We Share' izenburupean, EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatutako biltzarra egin dute Donostian. Gaurkotasuneko gaiak jorratu dituzte, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta gazteekin lotuta. Hemen lehen eguneko laburpena, iruditan.
Europako eskualdeetako telebistek Donostian dute hitzordua, CIRCOM kongresuan. Mahai gainean: eraldaketa digitala eta publiko gaztearengana hurbiltzea.
Akusazioak apirilaren 4an igorritako parodia baten ondorio dira. Bertan, Judit Martin aktoreak, Rocioko Ama Birjina bezala karakterizatua, "200 urte Jainkoak agintzen duen bezala txortan egin ezinik" zeramatzala zioen.
Gure lagunak ez dira oso fin aritu hitzak asmatzen "Mihiluze" saioko imintzioka atalean. Baina egia esan behar badugu, zail samarrak izan dira oraingo honetan.
Metro bateko luzera duten croissantak erakutsi dizkigute Kanaria Uharteetako telebista publikoko saio batean. Bakarren batek inbidia piska bat izan du. Eskerrak Ramadana amaitzear dagoela…
Nekane limurtzeko estrategiak erabili dituzte hiru sukaldariek "Jateko Modukoa" saioan. Musuak izan ohi dira ohikoenak, baina metodo berritzailea erabili duenik ere bada.
Nola eragiten du gure fisikoak besteek gurekiko duten iritzian? "Abiapuntua" saioko sei gazteen argazkiak jarri eta beste batzuei hainbat galderak egin dizkiete. Nor da enpresaria? Nor kirolaria? Nork dirudi 'txonia'? Eta zein da sexyena? Adi erantzunei!
Aida Garciaren esanetan, garraio publikoan jendeak ekidin egiten du bere alboan esertzea. Irune, Jasone eta Orioko gaztea elkarrekin igo dira autobus batera, eta leku ezberdinetan eseri dira. Zer gertatu ote da?
Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkezten duten saioa zorioneko dago, egunotan, 100 atal egin ditu eta. Jostalari aritu dira aurkezleak, Mikel Urdangari bera bikain imitatzen edota eibartarren lepora txisteak kontatzen.
Euskal hiztegi erotikoa aberasteko sexu jardunarekin zerikusia duten kontzeptuen zerrenda osatu dute "Mihiluze" saioan. Asmatuko al dute gure lagunek kontzeptu bakoitza zein egoerari dagokion?
Zortzi denboraldiren ondoren, Zuhaitz Gurrutxagak "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa egiteari utziko dio. Hala, igande honetako saio berezian, hainbeste abenturatako lagun izan duen Mikel Pagadi "sozio"-ari agur esango dio.
Pertsonaia nagusien lehenbiziko eta azkeneko esaldiak bildu ditugu bideo honetan. Arene, Peio, Lili eta aitona, futbol taldeko lagunak, Larra, Ane, Martxelo… Denboraldia nola hasi eta zein aldarterekin amaitu zuten antzeman daiteke.
Denbora-makina hartuta, atzera egin dute gure lagunek eta aspaldiko telebista saioen kantak abesten jardun dute. Nor ote da kirikiño arrosa hori? Espinoche, Espireli? Eta zertan dabil Leticia Sabater haurrentzako saioak aurkezten? Ez al ditu orain Gabonetako kantak konposatzen? kar, kar, kar...
2023ko ekainaren 1 eta 2an egingo dute Kursaalean. Horretarako, akordioa sinatu dute gaur Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak eta Eivind Jacobsen CIRCOM Europako eskualdeko telebisten elkarteko presidenteak.
Kirol ezberdinetan ibilitakoa da Julen Telleria; izan ere, Behobia-San Sebastián lasterketan aspaldi hartzen du parte. Lasterketa bezperan bere elikadura nolakoa den azaldu digu irrati eta telebista aurkezleak.
Bilbotarrak ez ezik, atzerritarrak ere gerturatu dira Aste Nagusira. Hori horrela, Guggenheim ingurura gerturatu gara jaiak nola bizi dituzten jakiteko.
Bilboko jaiak hasi zirenetik izandako txupinero eta txupinera guztiak bildu dira gaur kaleetatik egindako ekitaldi berezi batean. Bertan, txupinazoa ere egin dute.