telebista
IRRATI-TELEBISTAKO SARIAK
EITB
Telebista saioen atalean saritu dute 'Qué Me Estás Contando', telebista aurkezleen artean Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, eta irrati aurkezleen atalean Almudena Cacho.
'QMEC' saioko lantaldea, sari banaketan. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (2)
EiTB taldeko hainbat saio eta aurkezle zorioneko daude, 2018ko Bizkaiko Zilarrezko Antena Sarietan euren lana nabarmendu baitute. Hala, ETBko 'Qué Me Estás Contando' saioak telebista programaren atalean jaso du Zilarrezko Antena Saria. Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte 'A Bocados' programako aurkezleak telebista aurkezleen atalean saritu dituzte, eta Radio Euskadiko Almudena Cacho kazetariak irrati aurkezlearen Zilarrezko Antena Saria eskuratu du.
(Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek Zilarrezko Antena Saria lortu dute. Argazkia: EiTB)
Bestalde, Baleuko ere saritu dute, ekoiztetxeen atalean. Ikus-entzunezko esparruan ibilbide luzeko ekoiztetxea da, eta egun ETBko 'Ur Handitan' saioa ekoizteaz gain, haurrentzako '3zp4' eta '3txulo' programak ere egiten ditu Pausokarekin batera.
(Baleukoko ordezkariak, sari banaketan. Argazkia: EiTB)
Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen elkarteak ematen ditu Zilarrezko Antena Sariak, Bizkaiko edizioan. Telebista eta irrati munduko profesionalen "lana eta ibilbidea" nabarmentzea dute helburu. Astelehen honetan, maiatzaren 28an, egin dute sariak banatzeko ekitaldia, Bilbon, Carlton hotelean.
Hauexek dira 2018ko Zilarrezko Antena Saridunak, Bizkaiko edizioan:
Irratiko aurkezlea: Almudena Cacho.
Telebista: Eduardo Velasco.
Ibilbidea: Jose Maria Iñigo.
Legenda: Javier Reino.
Albistegiak: Atlas País Vasco (Tele 5).
Irratiko albistegiak: Eloisa Santiago.
Telebistako saioa: 'Qué Me Estás Contando' (ETB).
Telebistako aurkezlea: Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte (ETBko 'A Bocados' saioa).
Irratia: 40 Principales.
Urteko albiste ona: Bilbo, '2018ko Europako Hiririk Onena'.
Telebista ekoiztetxea: Baleuko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa