Vianako Serrat parkean Mirenek Javi 'Malaka' topatu du saxofoia jotzen. Herriko bandan eta txarangan jotzen du, eta bere errepertorioa zein den erakutsi digu.
Mikelek Karmele topatu du etxeko atarian eserita. Karmele, Mari Carmen, "La Vasca"... izenez ere da ezaguna Vianan. Nafarroako Donejakue bideko azken herria da Viana, eta bertatik erromes asko pasatzen dira; haiekin izandako hainbat gertaera kontatu dizkio Karmelek Pagadiri.
Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik Vianan hasiko dute 11. denboraldia, betiko moduan, bazterrak nahasten. Igande gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Istripua NA-134 errepidean gertatu da, Viana (Nafarroa) parean, eta zaurituak burezurreko traumatismo larria izan du. Hori dela eta, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute.
2023-24 ikasturtearen hasiera ekitaldia egin du Ikastolen Elkarteak Vianan. "Hezkuntza Marko Orokor berria" estreinatuko dutela ere iragarri du Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak.
Kultura arloan Nafarroako Foru Erkidegoak banatzen duen saririk nagusiena da, eta María Chivite presidenteak eman dio garaikurra idazleari. Redondo oso eskertuta agertu da, eta hitzaldia kritikarako erabili du, besteak beste, Adimen Artifizialaren kontra egiteko.
Baso-eskola sortu zuten orain dela bizpahiru urte Vianan. Alba Aizpuruak azaldu dizkigu zeintzun diren pedagogia horren ardatzak. Batetik, ume bakoitzak bere erritmoa jarraitzen du; bestetik, animaliekin eta naturarekin kontaktua izateak du garrantzia gehien.
Igor Aizpurua eta haren familia Vianan bizi dira, lastoz egindako etxe batean. Proiektua abiatu zutenean, garbi zuten umeak naturarekin harremanetan bizitzea nahi zutela. Etxea nola eraiki zuten kontatu die Mikeli eta Mariari.
Viana eta Leitza artean lehiatu den Itzulia Basque Countryko bigarren jardunaldia Nafarroako udalerriko esprintean erabaki da. Alex Aranburu euskaldunak laugarren bukatu du.
Alex Aranburuk erasoa jo du helmugarako 3,8 kilometro falta zirela, baina azkenean aurrea hartu diote. Leitzako helmugan Ide Schelling nagusitu da. Matteo Sobrero izan da bigarren eta David Gaudu hirugarren. Aranburuk laugarren postuan amaitu du.
Lasterketako etaparik luzeena Nafarroan izango da, eta bost mendate puntuagarri izango ditu: 2. mailako hiru eta 3. mailako bi; azkena, Arkiskil, 2. mailakoa, helmugatik bost kilometrora kokatuta.
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
2023ko Itzulia apirilaren 3tik 8ra artean jokatuko da, eta etapa guztiak ikusgai izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en. Luxuzko parte-hartzea izango du lasterketako 62. edizioak.
2023ko Itzuliak ez du erlojupekorik izango, bai, ordea, 26 mendate puntuagarri, antolatzaileek asteazken honetan jakitera eman dutenez, apirilaren 3tik 8ra bitartean jokatuko den lasterketaren nondik norakoak zehaztean.
Txirrindulariek 992,5 kilometro bete beharko dituzte Gasteiztik abiatu eta, sei etaparen ostean, Eibarren amaituko den lasterketan. Ez da erlojupekorik izango, eta ibilbidean zehar 26 mendate izango dituzte zain, horietako zazpi azken jardunaldian.
59 urteko motor-gidari larri zauritu da N-111 errepidean, Vianan, aurrez aurre talka eginda. Gainera, 70 urteko emakume sunbildar bat oso larri zauritu da beste istripu batean, NA-1210 errepidean, Bertizaranan.
Kulturaren Vianako Printzearen Sariak kulturgintzan azpimarragarriak diren pertsona eta erakundeen, oraingoan lau gizonezkoren, ibilbidea "nabarmendu eta azpimarratzen" du.
Lasterketako azken etapa erabakigarria kilometroz laburra eta gogortasunez betetakoa izango da. Zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.
Bost mendate puntuagarriz eta beste hainbat aldapaz betetako ibilbide gogaikarria izango dute zain txirrindulariek ostiralean. Gainera, Mallabiko helmugan, pendiz labur baina gogor batekin egingo dute topo.
Bi zatitan bana daitekeen jardunaldia izango da: lehendabizikoak, eguneko ihesaldia eratzen lagun dezake; bigarrenak erabateko arreta jartzea eskatuko die faborito nagusiei, bi pasaera izango dituen zirkuitu hautsi batean.
Julian Alaphilippek irabazi du Itzuliko bigarren etapa, esprintean nagusituta. Tropelak ihes eginda ibili den Ibon Ruiz harrapatu du helmugarako 500 metro falta zirenean. Primoz Rogliek lidergoari eutsi dio.
Probaren 61. edizioa Hondarribiko kaleetan zehar egingo den erlojupeko labur batekin hasiko da 14:26an. Test garrantzitsua izan daiteke garaipenaren borrokan zein txirrindulari egon daitezkeen ikusteko.
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, 7,5 kilometroko erlojupeko batekin, eta Arraten, Usartzako aldapetan, amaituko da bost egun geroago.
F on Firek jaialdiaren lagin bat eramango du Vianara, Nafarroa Arenara eta Lizarrara, abuztuaren 25etik 29ra Baluarten kontzertu nagusien zikloa hasi aurretik.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
Musikari eta konpositoreaz gain, Nafarroako Gobernuak Martxel Rodriguez dantzari eta koreografoa ere saritu du, kasu horretan talentua sustatzeko sariarekin.
David Beriain joan den astean Burkina Fason hil zuten nafar kazetaria da aurten 20.000 euroko diru saria berreskuratuko duen saria jasotzeko hautagaietako bat.