FIFAk ofizial egin du 2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dela. Horrez gain, baieztatu du Bilboko eta Donostiako estadioek Munduko Kopako neurketak hartuko dituztela.
Akordioak Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako 700 milioi lagunetik gorako merkatuari muga-zergak murriztuko dizkio, baina oraindik EBko Parlamentuak eta Kontseiluak eta Hego Amerikako herrialdeetako kongresuek onartu behar dute.
"Gure aliantza indartzen gaude, eta horrekin mezu argi bat ari gara bidaltzen munduari", adierazi du Von der Leyenek. Bitartean, Europako nekazarien eta kooperatiben batzordeak deitoratu egin du akordioaren iragarpena, eta protestak iragarri ditu Bruselan astelehenerako.
Garaipen estua eskuratu du Alderdi Nazionala alderdi ofizialistaren Alvaro Delgado hautagaiaren gainetik. Hegoamerikako ezkerzaleek ospatu egin dute emaitza.
Lehen itzulian aurkeztu diren hamaika hautagaietako bakar batek ere ez du botoen % 50 gainditu eta bi bozkatuenak azaroaren 24an egingo den bigarren itzulira igaro dira. Yamandu Orsik edo Alvaro Delgadok Luis Lacalle egungo presidentea ordezkatuko du.
Presidentetzarako eta Parlamenturako hauteskundeak egiten ari dira igande honetan Uruguain, eta 'Pepe' Mujica (89 urte) botoa ematera joan da, bere esofagoko minbizia gorabehera.
Mujicak azaldu duenez, tratamendua "konplexua" izango da, duela 20 urtetik duen gaixotasun immunologikoak giltzurrunei eragiten baitie, eta horrek kimioterapia hartzeko "zailtasun nabarmenak" sortzen dizkio, Uruguaiko hedabideek zabaldu dutenez.
Euskal Herriko selekzioak eta Uruguaikoak bana berdindu dute San Mamesen jokatutako partida. Hemen Bildu ditugu neurketako datu eta estatistika interesgarrienak.
Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida (1-1), eta galeria honetan dituzu ikusgai partidako argazkirik onenak.
Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida. Djalok sartu du Euskal Selekzioaren gola, eta Vecinok Uruguairena.
Jagoba Arrasateren debut eguna izango da Euskal Selekzioaren aulkian. 13 futbolarik ere estreinakoz jokatuko dute elastiko berdearekin. Eta aurkaria, futbolaren monumentu handia: Uruguai, birritan Munduko txapeldun, beste hainbeste urre Olinpiar Jokoetan, eta Marcelo Bielsa gidari dutela.
Andrea Bella Montevideokoa da, eta euskara ikasi du. Egunotan Euskal Herrian dabil Korrika jarraitzen, eta aitortu du batzuetan aurpegi txarra jartzen diotela euskaraz hitz egiten hasten denean.
Aitor Fernandez Euskal Selekzioko atezainak Uruguairen aurka martxoaren 23an jokatuko duten partidaz hitz egin du neurketaren bezperan. Gogotsu azaldu da neurketa jokatzeko, baita ofizialtasuna aldarrikatzeko ere.
Euskal Selekzioak Uruguairen aurka jokatuko du martxoaren 23an, 20:00etan, San Mamesen. Jagoba Arrasatek zuzenduko duen taldeak Lezaman egin du norgehiagoka jokatu aurreko azken entrenamendua. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Marcelo Bielsa Uruguaiko selekzioko hautatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du martxoaren 23ko Euskal Selekzioaren aurkako partidari buruz. Zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 20:00etatik aurrera.
Euskal Selekzioak Uruguairen kontra jokatuko du martxoaren 23an, San Mamesen. Jagoba Arrasate hautatzaileak Ion Ansotegi izango du laguntzaile, eta Imanol Etxeberria izango da atezainen entrenatzailea, Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez.
Hego Amerikako selekzioak Euskal Selekzioaren aurka jokatuko du San Mamesen martxoaren 23an. Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldea hilaren 25era arte egongo da Gipuzkoako hiriburuan.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea Euskal Selekzioaren hautatzailea izango da martxoaren 23ko Uruguairen kontrako partidarako. Euskal Herriko selekzioko hautatzailea izatea nola hartu duen azaldu du.
Neurketa San Mamesen jokatuko dute, 20:00etan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute. 2020ko azaroan jokatu zuen azkenekoz Euskal Selekzio absolutuak, eta, hortaz, hiru urte baino gehiago joan dira azken norgehiagoka hori izan zenetik.
2020ko azaroan jokatu zuen taldeak azken neurketa, Costa Ricaren aurkako lagunarteko batean. 2-1 irabazi zuen orduan, Muniainen eta Unai Nuñezen golei esker.
Helburua da euskal pilota nazioarteko mailan zabaltzea, eta, halaber, euskal pilotako beste federazio batzuekiko harremanak sendotzea. Guztira, zortzi bidaia daude aurreikusita, bai eta urte amaieran Abadiñon eta Durangon egingo duten ekitaldi bat ere.
Orain dela 51 urte Andeetan gertatu zen tragediatik bizirik irten zen José Luis Nicolás "Coche" Inciarte Vazquezen senitartekoak dira Lurdes Lopez eta Martin Garcia.
Inaugurazioko partidak, dena den, Argentinan, Uruguain eta Paraguain izango dira. Baliteke Reale Arenan eta San Mamesen jokatzea txapelketako neurketaren bat.
Argentinarra 2026ko Munduko Futbol Txapelketarako sailkatze fasean zehar izango da karguan; Uruguai Mexikon, Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan jokatuko duten txapelketarako sailkatuz gero, baina, txapelketa hori amaitu arte jarraituko du.
Luis Suarezek hiru gol sartu ditu Gremiorekin, eta estreinaldi bikaina izan du Brasilen. Gremiok Rio Grande del Surreko Errekopako finala irabazi du Sao Luiz (4-1) mendean hartuta.
Hego Koreako selekzioak 2 eta 1 irabazi dio Portugalgoari H multzoko azken jardunaldian, eta bi selekzioek egin dute aurrera. Asiarrak multzoko bigarren postuan igaro dira hurrengo fasera, eta europarrak lehen postuan. Uruguairentzat ez da nahikoa izan Ghanaren aurkako garaipena (0-2).
Gaur betetzen dira 50 urte Argentina eta Txile arteko Andeetako mendikatearen kontra hegazkin bat erori zen zorigaiztoko egunetik. 1972ko urriaren 12 hartan, Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegazkinak mendietako baten aurka jo zuen. 45 bidaiarietatik, 16k bakarrik biziraun zuten.
Istriputik bizirik atera ziren 16 pertsonetatik bakarra hil da; 2015ean izan zen, 80 urte zituela. Mendilerroan erreskatatu zutenetako bat izan zen Eduardo Strauch Urioste, 72 egunez milaka metroko altueran bizi izandako guzti-guztiak gogoratzen dituena.
Real Madrilek hiru puntuak eskuratu ditu Leipzigen aurka (2-0), Manchester Cityk Dortmund (2-1) mendean hartu du, PSGk irabazi egin dio Maccabi Haifari (1-), Milanek garaipena lortu du Dinamo Zagreben kontra (3-1), eta, Kobenhavnek eta Sevillak berdindu egin dute (0-0).
AEBak dira pertsonak baino arma gehiago dituen munduko herrialde bakarra. AEBen atzetik, Yemenek 52 arma ditu 100 biztanleko, Montenegrok eta Serbiak 39, eta Kanadak eta Uruguaik 34.
Bitci Baskoniak gaizki ekin zion denboraldiari, baina taldea bolada onean da orain. Jayson Granger jokalariaren ustez, gaur egun eskaintzen ari den maila da Baskoniari dagokiona.
Ander Elordui "Bago!az" eta "3zpa4" saioetako kidea Montevideon, Uruguain, dago Erasmus programarekin ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egiten. Bertan duen bizimoduaz aritu zaigu mungiarra "Biba Zuek!" saioan.
Alavesek Facundo Pellistri aurkeztu du. Jokalariak utzita jokatuko du Arabako taldean, iragan denboraldian bezala. Prentsaurrekoa eskaini du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.