17:28

Baskonia

Maila bikaina

Jayson Granger, Endesa Ligako azaroko jokalari onena

EITB Media

Bitci Baskoniako jokalari uruguaitarrak maila bikaina eskaini du azaroan eta azken hibaleteko jokalari onena izan da.

  • Jayson Granger

    Jayson Granger Baskoniako jokalaria, Manresaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bitci Baskoniako Jayson Grangerrek Endesa Ligako azaroko jokalari onenaren saria jaso du. Uruguaitarrak maila bikaina eman du azken hilabetean, Arabako taldeak txapelketa honetan jokatu dituen hiru partidetan batez beste 20,7 puntu, 5,7 hiruko, 5,7 asistentzia eta 25eko balorazioa erdietsita.

Grangerrek 29 hiruko jaurtiketa egin zituen, horietatik 17 saskiratuta ( % 58,6). Gainera, batez beste 3,3 baloi berreskuratu zituen, 4,6 falta jasota. Kantxan eman zituen minutuetan taldeak asko igarri zuen (+10); atseden hartzen zuenean, ordea, Baskoniaren balorazio orokorra nabarmen jaitsi (-11) zen.

Montevideoko joko-antolatzaileak 2007-2008 denboraldian egin zuen debuta Espainiako ligan, baina hauxe du hilabeteko jokalari onenaren saria jasotzen duen lehen aldia, guztira 319 partida jokatu ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    07 12:20 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Laugarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena