Alegikoa indartsu itzuli da kantxetara. Berriozarreko bizkartzainaren laguntzarekin 22 eta 14 irabazi diete Jaka eta Imazi. Bigarren puntua Artola eta Mariezkurrenarentzat.
Aurten ere, bi herrietako kaleak jendez bete dira. Eguneko protagonista nagusiak gure baserritarren ganadua eta produktuak dira. Guztira 350 postu daude.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Jon Plazaola aktore eta umoregile urretxuarrak kontatu digu Fox tabernako zerbitzaria zela, eta bertan egin zuela lehen bakarrizketa. Handik Kuxkuxeroak ETB1eko kamera ezkutuko saiora egin zuen jauzi, eta hortik aurrera telebistako hainbat saio, telesail, antzezlan, bakarrizketa eta film egin ditu.
Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, larunbat goizaldean izandako euriteek eragindako kalteak konpondu ondoren. Zaparrada iraunkorrek larrialdi zerbitzua ixtea eragin zuten.
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita dago larunbat honetan, azken orduotako prezipitazio iraunkorren eraginez erizaintzako kontrolaren sabaia ura iragazita kaltetu ostean.
Urretxuko eta Zumarragako hamaika ikasle, 14 eta 16 urte bitarteko bederatzi gizonezko eta bi neska, ateak itxita epaitzen ari dira Donostiako Adingabeen Epaitegian ustezko 'bullying' kasu horrengatik.
Mendi martxaren antolatzaile beteranoak gogoratu du Iñaki Beitia, 1996an hil zena. Dioenez, pertsona oso jatorra zen, gorputz heziketako irakaslea, eta ikasleengandik oso maitatua. Euskara, kultura, kirola eta mendia asko zituen gustuko, eta haren omenez antolatzen dute mendi martxa bat.
Gasteizek telebista azoka antolatu du larunbatean Reutilizagunean. Azken asteetan, LTDaren itzalaldia dela eta, Garbiguneetara botatako telebistak dira eskura jarriko direnak. Ekipo horiek LTD sintonizadore bat baino ez dute behar kanalak HDn ikusteko. Udalak bigarren bizitza bat eman nahi die.
2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra. Mochileros Meraki proiektua dute abian, hau da, hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero. Euren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Gurutze Fernandez Athleticeko jokalari ohiak dioenez, Athleticek oso zail izango du Barçari irabazteko, baina ahal den guztia emanda eta jendearen babesarekin, kanporaketa San Mamesen ez bukatzea espero du. Urretxuarrak dioenez, bera futbolean jokatzera hasi zenetik aurrerapen asko egon dira.
Urretxuko atzelariak lehenengoz jokatuko du maila nagusiko txapelketa batean eta Peio Etxeberriarekin batera arituko da. Zabaleta ez da eskuin izterreko lesiotik guztiz berreskuratu eta ez da Peña-Albisu bikotearen aurkako partidan egongo larunbatean, Bizkaia frontoian.
Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuk Binakako Txapelketako bigarren garaipena erdietsi dute hiru jardunaldiren ostean. Urretxun jokatutako partidan, alde handia atera diete Ezkurdia eta Tolosari (10-22)
Euripean, bere jantzirik onenak erakutsi ditu beste behin azokak. Aurten, baserritarrek garestiago jarri behar izan dituzte produktuak. 124 zaldiburu aurkeztu dira aurten.
Ganadu eta ezti lehiaketak, Arabako Errioxako urteko ardo azoka eta dastaketa eta herri kirolen, artzain txakurren eta idien erakustaldiak dira 2023ko Santa Luzia Azokaren erakargarri nagusiak.
Maddalen Arzallus izan da Jon Maiaren 'Kantu Berri Bat Gara' poema liburuko kolaboratzaileetako bat. Hori dela eta, "Biba Zuek!" saioko platoan izan ditugu elkarrekin "Welcome to Beach" abesten.
Jon Maia bertsolariarekin egon dira Maddalen eta Xabi. 'Kantu berri bat gara' poema liburu eta diskoa kaleratu du urretxuarrak, eta horri buruz aritu dira, baita bertan kolaboratzen duten artistei buruz ere.
Maitane Ormazabal psikologoa eta coacha izan da saioan. Bi liburu aurkeztu dizkigu: 'Autoestima como vitamina' eta 'Nerabeen Garrasia: osasun mentala aldaketa garaian'.
Bi kamioik izan dute istripua, GI-631 errepidean, eta ibilgailuetako bat ibaira erori da. Bi lagun zihoazen Zumarragako noranzkoan zihoan kamioian. Suhiltzaileek atera behar izan dute kopilotua.
Nourdine Ouafa Urretxun bizi den marokoarrak EITB Mediari adierazi dionez, Marokoko senideak onik daude, baina beldurrez bizi dute ostiral honetan herrialdea astindu duen lurrikara.
Larunbat goizean, bere logelako armairuan begira ari zela harrapatu zuen etxejabeak lapurra. Ihes egitea lortu zuen, baina handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak.
88 eta 86 urteko senar-emazte urretxuarrak dira Ignacio Iraeta eta Mari Carmen Sarasua. Egunero egiten dute mendi-buelta, eta erreuma zer den ba ote dakiten galdetu ezkero, erantzuna garbia da: "Motxilan!". Adineko aktiboak izateko mentalitatea oso garrantzitsua dela nabarmendu dute.
Maitane Ormazabal 'coach'ari eta saioko kolaboratzaileari egin dio Iñigok elkarrizketa. Bere ibilbide profesionalaz eta pertsonalaz aritu dira, baita orduan igarotako beldurrez eta aldaketez.
Jon Plazaola aktore urretxuarra izan da Maddalen eta Xabierrekin. Hainbat lan dauzka eskuartean eta horien artean, estreinatzeko daukan 'Tutum Platz' bakarrizketa. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
Asensio Agirrezabal legazpiarrak Lentz markako telebistak egiten zituen Urretxun. Primerakoak ziren eta makina bat saldu zituen urte luzez, Goierri aldean,batik bat, baina baita Gipuzkoa osoan ere. Brinkolako (Legazpi) Arizti Beheko bere baserrian muntatu zuen lehenengoa.
'Irabazi' antzezlanaren sortzailea da Jon Plazaola aktorea. Umorearen alorrean beti, gizarteko lehiakortasuna irudikatzen du ikuskizunean, gure bertsiorik onena emateak sortzen dizkigun buruhausteak. Donostian elkartu da Eider Perezekin; ikus ezazu elkarrizketa osorik!
"Hank" exoeskeletoa paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko gai da eta tablet baten bidez kontrolatzen da. Asmakizun aitzindaria da gaixotasun baten ondorioz mugitzeko ezintasuna duten pertsonentzat.
Urteak daramatzate Jose Luis Elgarrestak eta Aitor Prietok Urretxuko Txakolingoa baserrian kapoiak hazten. Sariak irabazi dituzte ere kapoi horiekin eta horiek nola hazten dituzten azaldu diote Josebari.
Migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko beste lau bulego zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horien aurkezpenean hitz egin du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Espainiako Gobernuak errefuxiatuentzat Gasteizen ireki asmo duen zentroarekin bat ez datorrela esan du.
Jaka eta Arangurenek 22-12 irabazi diete Altuna IIIa eta Tolosari, Binakako Txapelketako 4. jardunaldiari hasiera eman dion neurketan. Hala, Baikoko bikoteak txapelketako lehen garaipena eskuratu dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatutako lehian.
311 postuk bete dituzte bi herriak. Hala ere, azoka ezin izan da bere osotasunean itzuli. Ez da hegaztirik izan. Basa hegaztietan gripea da eta Jaurlaritzak debekatu ditu.
Urteak daramatzate Txakolingoa baserrian kapoiak hazten. Bikoterik dotoreenak Zumarraga eta Urretxun egiten den Santa Lutzi eguneko azokan aurkezten dituzte eta irabazteko itxaropena dute aurten ere.
Ikuskizunak ikusi, kontzertuak entzun, azokara joan, eta bestelako planak egin ahalko dituzu asteburuan zehar Gipuzkoan, Bizkaia, Araban eta Nafarroan.
Ezagutzen ditugu Ainhoa Etxebarria eta Joseba Apaolaza aktore moduan. Baina pertsona ezagutzea oso desberdina da. Ana Goitiaren laguntzaz, bi pertsona hauek atera eta ezagutzen saiatu gara.
Lankide nafarren profesionaltasuna eta beti modu "seguruan" lan egin zutela nabarmendu du. Badiolaren ahotan, bertako profesionalak "jantziak" dira mota horretako suteak itzaltzeko lanean.