12:39an egin du bat Added Value Solutions Arabako enpresak Euskal Herrian osorik garatutako satelitearekin. Lehendabiziko urratsa eginda, egunean lau aldiz jasoko dituzte datuak, HAZI edo AZTI agentziek, esate baterako, iker ditzaten.
Txinak bere espazio programa berria iragarri du, eta datozen hamarkadetan Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du. Hurrengo misioak Ilargian izango direla aurreratu dute, ingurumenaren eta satelitearen poloko baliabideen esplorazioa.
Zer egingo luke gizakiak planeta berri batean bizitzen hasi eta berehala? Nola antolatuko litzateke? Hutsetik hasiko litzateke edo Lur planetako akatsak errepikatuko lituzke? Lekualdatze-ariketa egin dugu Faktoriako 'B Planeta' tartearen azken saioan.
Teleskopioa, duela ia urtebete espazioratutakoa, Dark Energy Satellite misioaren parte da. Bere helburua unibertsoaren misterio sakonenak argitzea da: materia eta energia iluna.
Indiako Chandrayaan-3 misio espaziala arrakastaz lurreratu da Ilargiaren hego poloan —inoiz esploratu ez den zatian—, lurreratzeko maniobra konplexu baten ostean.
Indiak sekula aireratu duen suziri handi eta astunena uztailaren 14an bidali zuten Ilargila, eta mugarri historikoa lortu du bertan lur hartzea lortu ostean.
Uztailaren 14an Lurretik aireratu zenetik, Indiako misioak lasterketa espazial modernoa du Errusiako Luna-25 misioarekin. Abuztuaren 11n aireratu zen azken hori, Ilargiaren hego polora iristen lehena izateko asmoz.
Herrialdeak Ilargiaren hego muturrera iristen lehena izan nahi zuen, besteak beste hango ur izoztuak ustiatzeko. Baina misioak porrot egin du Ilargira hurreratzerakoan. Orain, India da han ilargiratzeko aukerekin jarraitzen duen herrialde bakarra; ondo bidean, datozen egunotan iritsiko da.
Britaina Handiko 80 urteko atleta olinpiko bat, eta zozketa batean bidaia irabazi duten Antigua eta Barbudako ama- alabak dira. Mexiko Berritik aireratu duten ontzi batean, espazioa hasten den mugaraino ailegatu dira.
Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak meteoro zaparrada bat dira, Swift Tuttle kometaren hondarretatik sortzen dena. Udan hilabetez ikus daitezke, baina jarduera handieneko gauak abuztuaren 11tik 13ra bitartekoak dira. Ilunetan edo argi-kutsadura gutxi duten lekuetan hobeto ikus daitezke.
Donostia International Fisic Center unibertsoari buruzko ikerketa-zentro puntakoa da, eta Donostian du egoitza. Sergio Contrerasek eta Sara Ortegak kosmosa ikertzeko erabiltzen duten superodenatzaileetako bat erakutsi digute, unibertsoetan ehunka galaxia simulatzeko gai dena.
Europako Agentzia Espazialak Euclid teleskopioa aireratu du larunbat honetan, AEBko Cañaveral Lurmuturretik. Unibertsoaren 3D mapa handiagoa eta zehatzagoa sortzea eta duela 10.000 milioi urteko galaxiak zelakoak ziren ezagutzea izango ditu helburu.
Azken eskafrandra duela lau hamarkada diseinatu zuen NASAk. Hau seguruagoa eta eraginkorragoa izango da. Axiom Space enpresak garatu du, eta astronautentzat malguagoa egin dute, mugimenduak errazteko.
Nazioarteko ikertzaile taldeak galaxiaren grabitazio-eremuaren eredu bat garatu zuen, lente gisa balio izan zuena. Supernobaren irudiak Hubble Espazio Teleskopioarekin hartu ziren.
31. astronomia jardunaldiak antolatu ditu Aranzadik. Zulo beltzak, materia iluna, asteroideak... hizpide dituzte egunotan. Dibulgazioan egiten dute lan, gaztetxoak nerabezarora iristen direnean galtzen baitute astronomiarekiko interesa. Hala, lehen euskal planisferioa osatu dute, 43. latitudekoa.
Iruñeko Planetarioaren zuzendari eta astrofisikoak NASAren misioaz hitz egin du, baita asteroideren batek Lurrean jotzeko aukeraz ere: "Eguzki Sistemaren historiaren denboraldi lasai batean bizi gara".
DART espazio zundak asteroide baten aurka talka egingo du irailaren 27ko 01:04ean, Lurrerantz gerturatuko balitz desbideratzeko gai izango ginatekeen frogatzeko.
Jaurtiketaren atzera kontaketa hasita zegoela, motorretako batek arazoak emateaz gain, hidrogeno ihes bat eta arrakalak topatu dituzte ontzian. Printzipioz, ostiralean saiatuko dira berriro.
Eider Ocerin proiektua garatu duen ingenieretako batek azaldu duenez, lehen euskal satelitearen zeregina argazkiak ateratzea izango da, ingurumenari buruzko ikerketetan laguntzeko. 20:35ean abiatuko da gaur espaziora, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
Euskal Herriko bereizmen handiko argazkiak aterako ditu Satlantis euskal enpresak egin duen sateliteak, espaziotik. Ingurumena, kosta eta hiriak behatuko ditu eta bertatik arriskuak eta aldaketak atzemango.
Sagittarius A* Esne Bidearen erdigunean dagoen zulo beltzaz aritu dira Itziar Garate astrofisikaria eta Ana Galarraga zientzia-komunikatzailea. Zulo beltzaren lehen irudia argitaratu berri da, eta irudi horri esker lortu daitekeen informazioaz ere aritu dira.
Satlantis enpresak fabrikatu du satelitea, eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute. Asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, EE.UU.).
Satlantis enpresak fabrikatu du satelitea, eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute. Asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, EE.UU.).
Ordu txikitan, eklipsearen hasierako faseak ikusteko aukera izango da, ezkutatu aurretik. Eklipseari begi hutsez begiratzeak ez dakar inolako kalterik eta ez da behar betaurreko berezirik.
Gure galaxiaren erdian zulo beltza dagoela baieztatu berri dute. Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak dio Einsteinen Erlatibitatearen Teoriak aurreikusten zuena betetzen dela, eta horrek bidea ematen du zulo beltzen fisikan sakontzen jarraitzeko, orain arteko kalkulu eta teoriak zuzenak baitira.
Bertatik ezin du ezerk ihes egin, ezta argiak ere. Izar oso masiboek bakarrik osa ditzakete zulo beltz bat. Zulo beltzak tamainarengatik bereizten dira.
2009 FJ1 asteroidearen inpaktu posibleak titular asaldagarriak eragin ditu azken hilabeteotan. Halere, Iruñeko Planetariotik argitu dute ez dagoela zertan "kezkatu"; Lurra jotzeko aukera 4000tik batekoa da.