Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona. Uharteko Udalak iragarri du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela prozesuan.
Jai eremuan izan ziren erasoak, eta barraketako langilea da atxilotutako gizona. Epaileak gaur kaleratutako autoak dioenez, orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte atxilotuaren kontra ukituak egitea egotzita.
Udalak jakitera eman duenez, erasoak barraka eremuan gertatu ziren, eta herritarren erantzun azkarrari esker, berehala atxilotu zuen ustezko erasotzailea, feriako langile bat, Udaltzaingoak. Elkarretaratzea deitu dute astelehen arratsalderako.
Uharten jaioa, diziplina anitzeko artista izan zen Buldain. Frantziako lehen abangoardiak izan ziren bere iturri nagusiak; izan ere, Parisen egin zituen Arte ikasketak, eta han landu zuen bere estiloa. Frankismoaren amaieran, Nafarroara itzuli zen behin betiko.
Uharteko "Zubiondo erretegia" bisitatu dugu gaurkoan. Hiru anai eta aita dira erretegi honetan lanean dabiltzanak. Anaietako bat ezagutu dugu, Pablo Mikelarena. Erretegian hainbat plater prestatzen dituzte baina bertako berezitasuna den menestra nola prestatzen duten erakutsi digu.
Arga ibaia ubidetik atera da eta urpean utzi ditu Iruñeko Arrotxapea auzoa eta Iruñerriko hainbat udalerri, Huarte, Atarrabia edo Burlata, besteak beste.
Fiskalak, defentsak eta herri-akusazioak, Nafarroako Gobernuak, akordio bat itxi dute. Zigortuak 12.500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimaren aitari, eta beste 20.000 euro ahizpa bakoitzari.
Azken orduetan, beste pertsona bat ospitaleratu behar izan dute (guztira 29 dira), baina bakar bat ere ez ZIUn (sei izaten jarraitzen dute). Zorionez, ez da inor hil.
Azken bi asteetan, Foruzaingoak 169 salaketa jarri ditu, araudia ez errespetatzeagatik: 120 etxeratzeko agindua ez errespetatzeagatik, 26 maskarak ez erabiltzeagatik eta 18 legez kanpoko kale-edanetan parte hartzeagatik, besteak beste.
Hain zuzen ere, Valtierran, Beran, Erriberrin, Oibarren, Zizur Nagusian, Milagron eta Uharten egin dituzte botilioiak. Parte hartzen ari ziren pertsonak, ihesi atera ziren foruzainak ikustean, baina hainbat zehapen-proposamen egin dituzte.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak eta Foru Gobernuak Nafarroan 20 bat bilketa-gune izango dituen ekimenean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Indarrean dauden murrizketa eta arauak beteko dituztela nabarmendu dute, eta aurreratu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak orain arteko mobilizazio guztiak baimendu dituela.
Pili Urkia Uharteko postaria euskaldun berria da, eta aurreko euskaraldian Ahobiziren rola hartu zuen. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz hitz egiten hasi zen hainbat pertsonarekin, tartean Xabirekin. Dioenez, lehen baino euskara gehiago egiten da herrian.
Foruzaingoak herritarren 28 deiri erantzun die, horietako 17 botilioiengatik. Iruñean, gainera, dispositiboa partekatu dute udaltzainek eta foruzainek eta 42 salaketa jarri dituzte.
Covid-19aren eraginez, aurten ez dute Uharteko artzain egunik antolatuko eta nondik norakoak eman dizkigute Aralar Mendi Elkarteko zuzendaritza batzordetik. Urretxuko Aikur museoak berriz, 25 urteko ibilbidearen ostean ateak itxi ditu. Ateak ireki dituena berriz, Igeldoko Kooperatibaren denda da. Esanahi handiko eraikinean kokatu dute denda.
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
Manifestari gehienak gazteak ziren. Aldez aurretik Zizur, Berriozar, Mendillorri eta Uhartetik abiatu dira, eta bidean herrietako eta auzoetako bizilagunek bat egin dute.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gaztea Europako Foroa eraikuntzatik erori zen igande goizean. Erorikoaren ondorioz, burezurreko traumatismoa izan du.
Amparo Lopez sozialistaren eskuetan zegoen alkatetza orain arte, baina Nafarroako Gobernuna joan eta haren ordezkorik jarri ez dutenez, zerrendarik bozkatueneko hautagaia izendatu dute.
Amparo Ruiz sozialistak dimisioa eman ostean, hura ordezkatzeko bilkura egin dute gaur Uharten, eta zerrenda bozkatuenak (EH Bildu) eskuratu du alkatetza.
Amparo Ruizek dimisioa eman ostean eta, PSNko ordezkariaren faltan, Alfredo Arruizek hartu du aginte makila. Bere alderdiaren eta Geroa Bairen aldeko botoak jaso ditu Arruizek.
Baliteke bere gain hartzea Nafarroako Gobernuan Barneko Departamentuko Zuzendaritza Nagusia. Hamar egun barru egingo da Uharten alkate berria aukeratzeko osoko bilkura.
31 lanpostu sortuko dituzte, eta bi azterketa lerro izango ditu bakoitzak. EAEn, berriz, Zarauzko eta Beasaingo zentroak irekitzeko eguna atzeratu egin dela jakinarazi du Arantxa Tapia sailburuak.