Gizartea -

gertakaria

Gidari mozkor batek lau pertsona harrapatu ditu auto-lasterketa ilegal batean, Uharten

Lau zaurituetako hiru ospitalera eraman behar izan dituzte. Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa.

Harrapaketa izan den lekua, Huarten. Argazkia: Foruzaingoa
Harrapaketa izan den lekua, Huarten. Argazkia: Foruzaingoa
Harrapaketa izan den lekua, Huarten. Argazkia: Foruzaingoa

01:37

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira bart Uharten (Nafarroa) legez kanpoko auto-lasterketa batean parte hartzen ari zen gidari mozkor batek harrapatuta, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Gertakaria Nafarroako udalerriko industrialde batean gertatu da, 23:20 aldera.

Lau zaurituetako hiru ospitalera eraman behar izan dituzte, 19 urteko emakumezko bat eta 25 eta 21 urteko bi gizonezko.

Gidaria atxilotu egin dute baimendutako alkohol tasa hirukoizteagatik eta arduragabekeriaz gidatzeagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uharte Foruzaingoa Trafiko istripuen biktimak