Tenperatura maximoak 20 gradura iritsiko dira larunbatean, eta apur bat beherago (17-18 °C) kokatuko dira igandean. Larunbatean, eguzkia izango dugu lagun; igandean, berriz, zerua hodeitsu egongo da eta tantaren bat edo beste bota lezake ipar partean.
Gaur tenperaturak apur bat jaitsiko dira, elur-kota 1.000 eta 1.200 metro inguruan kokatuko da. Gainera, iparreko eta ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Espainiako Estatuan, alertapean daude Balearrak, Valentzia eta Alacant. Kataluniak aurre-alerta fasea ezarri du, euriteengatik.
Nafarroako paisaia ederrenetako baten txoko bakoitzak urtaro honen edertasun iragankorra ikusteko gonbita egiten du. Pagoen hostoek, urre, okre eta gorrixka tonuetan, tindatu egiten dute basoa, ur bareetan islatzen diren bitartean.
Gaur arratsaldean zaparrada mardulak espero dira, batez ere Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean. Larunbat arratsaldera arte ez da espero ostarteak zabaltzea. Igandean, aldiz, giro argia nagusituko da eta termometroek 20 graduen langa aise gaindituko dute denean.
Udazkenean sartu berri gara eta fisikoki edota mentalki pattal sentitu gaitezke. Vidal Salcedo medikuak Biba Zuek! saioan hainbat aholku eman ditu, hain ohikoak diren egoera horiei aurre egiteko.
Amaia Diaz de Monasteriogurenek, Amaia nutrizio zentroko nutrizionistak, hainbat aholku eman dizkigu udazken honetan ere osasuntsu jarraitzeko. Esaterako, jakiaren etiketari begiratzen badiogu eta bost osagai baino gehiago baldin baditu, kontuz ibiltzeko gomendatu digu Sukalerrian saioan.
Nafarroako hiriburuan, 6 ºC inguru izan dituzte; Gasteizen, berriz, 3 ºC. Euskalmeten arabera, 0 ºC neurtu dira Pagoetan (Gipuzkoa) eta 1-2 ºC Iturrietan eta Navarreten (Araba).
Elur maila 1.000 metroan kokatu da larunbateko lehen orduetan, eta, beraz, mailarik altuenetan denboraldiko lehen elurtea bota du. Irudi hauek Aitor Agirrezabal Alustizak bidali dizkigu, Txindokitik.
Uda honetan kezka handia zegoen urtegiak inoiz baino hustuago zeudelako. Hala ere, azken egunetako euri-jasek eta 1961az geroztiko udazkenik euritsuenak bete egin dituzte.
Larunbatean, euria egingo du, eta asko botako du goizean, isurialde atlantikoan bereziki. Haizea iparretik iritsiko da, eta tenperaturak ez du 20 ºC-ko langa gaindituko.
Gautegiz Arteagan (Bizkaia) neurtu zuten beroena: 37,7 °C. Gaur, ordea, haizearen atzo arratsaldean kostaldetik sartu zen enbataren ostean, tenperatura freskoagoa izango da. Gainera, euria egingo du ipar partean.
13:00ak aldera hasiko da eguraldia aldatzen. Ordu horretan, haizeak ipar-mendebaldera egingo du bat-batean, eta kostalde osoan zehar zabalduko da. Ondorioz, tenperaturak behera egingo du azkar eta haize-bolada bortitzak izango dira. Abisu horia 17:00ak arte egongo da indarrean.
Urtaro honek 89 egun eta 21 ordu iraungo ditu, eta abenduaren 22an bukatuko da, neguaren etorrerakin. Udazken honetan bi eklipse izango ditugu ikusgai: bata eguzkikoa eta bestea, berriz, ilargikoa.
Hiru hilabetez, egunero 3 minutu eguzki argi gutxiago izango dira. Udazkena beroa eta ohi baino euritsuagoa izango dela espero da, eta horrek inguru lehorrenetan lagunduko duela.
Larunbat goizean, hodeiak nagusituko dira zeruan, eta euria ere egin dezake, batez ere kostaldean eta ekitaldian. Arratsaldean, baina, atertu eta eguzkia ikusteko parada izango dugu. Igandean, uda beteko eguraldia espero da.
Larunbatean, egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak pasean ibiliko dira. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta litekeena da barnealdeko hainbat txokotan zeropeko balioak izatea. Igandean ere giro lasaia izango da, baina arratsaldean egoera aldatuz joango da.
Moda-etxeak kolore biziak erabiltzen hasi dira. Hala, fuksia, berdea, gorria eta horia batu zaizkie ohiko kolore neutroei. Eskularru eta jaka erraldoiak, azpitik tirantedun nikiak, gerriko-poltsak zein oinetako eta galtzerdi luzeak bueltan dira, Jokin Ayerregarayk moda adituak azaldu digunez.
Larunbatean eguraldia hotza eta euritsua izango da. Euria egiten jarraituko du, batez ere goizean, eta gehiago Gipuzkoako ekialdean, bertan zaparradak mardulagoak izan daitezke.
Larunbatean hodei apur bat espero da, batez ere isurialde mediterraneoan; gainerakoan eguraldi eguzkitsua nagusituko da, baina zerua ez da erabat garbi egongo. Igandea ere eguzkitsua izango da.
Hotzaren iritsierarekin, Alfonso Alastueyk bidalitako irudietan ikus daitekeen bezala, Belaguak elurte deboraldia estreinatu du. Ezohiko urri bero baten ondoren, azaroa tenperaturaren jaitsierarekin etorri da.
Astea euritik abiatuko da eta, hodeitsu mantenduko den arren, asteartetik aurrera atertzea espero da. Tenperatura, berriz, balio epeletan geldituko da maximoetan, minimoak freskoak izango badira ere.
Sasoi berriaren termometro, eta udazkenak dakartzan koloreen adierazle dira gure basoak: tartean, Iratiko oihana. Alemaniako Baso Beltzaren ostean, Iratikoa da Europako pagadi eta hariztirik zabalena. Eta han paisaia, hasia da horitzen.
2022ko udazken astronomikoa goizaldeko 03:04an hasi da gaur ipar hemisferioan. Udazkenaren hasiera egunaren luzera azkarren laburtzen den urteko garaia da.
Udazkenerako iragarpena aurreratu du Aemetek. Udako joerarekin jarraituko omen dugu sasoi berrian: ohi baino beroagoa eta lehorragoa izango da udazkena.
Kantauri isurialdean, udazkenean eta neguan izaten da sute arriskurik handiena. Klima hezeak eta egurraren kudeaketak lagunduta, Euskadin ez da sute handirik izan azken bi hamarkadetan. Baina klimaren aldaketak joera hori alda dezakeela ohartarazi digute hainbat adituk.
'3 Ene Kantak' saioa, 'Remy eta Boo', 'Mini Ninjak' eta 'Ernesto eta Rebeka' marrazki bizidunen estreinaldia, 'Lan bitxiak', 'Ahizpak', 'Milo', 'Andu berandu' eta 'Presto! Magia eskola'ren atal berriak, film luzeak eta abar izango dira, besteak beste, ikusgai udazkenean ETB3n.
Horrela, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa. Era berean, Murgian jaiak ez ospatzea erabaki dute. Zer gertatuko da Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin?
Asteburuan egitekoak ziren jaiak ez egitea erabaki dute Murgian. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko edo atzeratzeko erabakia udalen gain utzi ostean, horiekin aurrera jarraitu ala ez erabaki behar dute orain tokian tokiko udal gobernuek.
Gaztainaren uzta-bilketa amaitu berri den honetan, Lapurdira jo dugu. Makean dagoen Euskal Gaztain Etxetik, Beñat Itoitzek adierazi digu artoaren eta gariaren parekoa zela gaztaina eta baserrian ekonomia oso bat sortzen zuela. Jakoba Errekondok ohi bezala entzuleen zalantzak argitu ditu eta gaur "Umandu" hitza ezagutu dugu.
Udazkenaren iritsierarekin batera, "Txoriene Sasoi Onean" saioko balkoiari looka aldatu dio Gorbeia Lorezaintza Zentroak: ziklamenak, krisantemoak, txilarra, biolak...Loli Seinek lore hauek eta gure baratzeak zaintzeko zenbait gomendio eman dizkigu.
Ekainean eta uztailean eguzki orduak % 20 gutxiago izan dira eta tenperatu ohi baino freskoagoa izan da. Gaur, gaueko 21:21ean sartuko gara udazkenean.