Hitzarmenak sektoreko ordezkarien % 63 baino gehiagoko babesarekin egin du aurrera, UGTk, LABek eta Steilasek babestu baitute. Aurreko hitzarmena duela 20 urtekoa zen, 2004koa. ELAk, ostera, ez du hitzarmena babestu, bere ustez, sektorearen aldarrikapen nagusiak ez direlako aintzat hartu.
LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk egin dute deialdia. Hezkuntza Publiko ez unibertsitarioan urtarrilaren 22 eta 23an eta otsailaren 26 eta 27an izango dira lanuzteak; haur-eskoletan, urtarrilaren 28-29 eta otsailaren 12-13an, eta sukalde eta garbiketan, urtarrilaren 30-31n eta otsailaren 19-20an.
Grebaren jarraipena % 26,5ekoa izan da, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren arabera. Sindikatuek, ordea, greba egin ahal zutenen hirutik bik egin dutela adierazi dute.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak kritikatu du irakasleen sindikatuek bilera "hasi eta hamar minutura" utzi dutela, "Hezkuntza Departamentuak, Carlos Gimeno kontseilariariaren ahotik helarazi nahi zizkien proposamenak, entzun gabe".
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute Ascobi/Bieba eraikuntza-patronalak Bilbon duen egoitzaren aurrean. ELA sindikatuak, era berean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan aurrean egin du kontzentrazioa.
Espainiako Gobernuak onartu asmo duen errege-dekretuaren arabera, langile publikoen soldata % 2 igoko da. ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek lan-baldintzak eta soldatak Euskal Herrian negozia daitezela aldarrikatu dute.
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak ohartarazi dutenez, egoerari "aterabiderik aurkitu ezean", datorren ikasturtean berriro ere kalera aterako dira.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin dituzten elkarretaratzeetan "euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean berresten" direla jakinarazi dute sindikatuek eta Sarek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
Bilera erronda abiatu dute gaur alderdi politikoekin eta soilik EH Bildu eta Sumar joan dira hitzordura. EAJk uko egin dio eta, Podemosek, PPk eta PSE-EEk "ez dute erantzun ere egin", sindikatuek azaldu dutenez.
"Bete beharreko" akordio bat dagoela nabarmendu dute. Patronalek betetzen ez badute, "mobilizazioak zein izango diren eta zein intentsitatekoak" izango diren aztertuko dutela adierazi dute.
Horretarako, ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek maiatzaren 20an euskal indar politikoekin banan-banan biltzea eskatu dute. Gainera, sindikatuek mobilizazioei ekingo diete berriro maiatzaren 27an. Eudelen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte.
Patronalak hartuko duen "jarreraren araberako urratsak" emango dituztela ohartarazi dute. Ez dute greba berriak egitea baztertzen eta bide juridikoa hastea aztertuko dute.
Hego Euskal Herrian, aurten ere, ordezkaritza handiena duten sindikatuek bereizita egin dute mobilizazioa. Ipar Euskal Herrian, aldiz, sindikatu nagusiek manifestazio bateratua deitu dute.
Ipar Euskal Herrian, CFDT, CGT, FSU, LAB eta Solidaires sindikatuek indarrak batu dituzte Baionan; Hego Euskal Herrian, aldiz, lau sindikatu nagusiek, banatuta, manifestazioak antolatu dituzte euskal hiriburuetan.
Beatrice Molle-Haranen eta 'Txetx' Etcheverryren aurkako epaiketa Parisen egingo dute. ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek eta Antxeta Irratia, Bilgune Feminista, Etxerat, Egiari Zor, Gernika Batzordea, Hitz & Hitz, Sare eta Bakea eta Duintasunak babestu dituzte mobilizazioak.
Milaka lagunek erantzun diote Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deitu eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, UGT, CCOO, Steilas, USO, SAE eta Satse sindikatuek babestu dituzten mobilizazioei.
Sektorean % 80ko ordezkaritza duten ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba egun berri hau. Azken hilabeteotan sektore publikoan deitutako hirugarren greba da gaurkoa, urriaren 25ean eta abenduaren 19an egindakoen ondoren.
ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatu antolatzaileek eta Nerea Martinez Martxoak 3 elkarteko bozeramaileak prentsaurrekoa eman dute igandeko istiluen bertsioa emateko. Erantzukizunak argitzeko eskatu dute. Ertzaintzaren aurkako bi salaketa aurkeztu dira dagoeneko.
ELAk, LABek eta Steilasek lanuztearen "jarraipen zabala" nabarmendu dute, eta "lan-baldintza duinak dituen beste unibertsitate-eredu baten alde borrokan" jarraituko dutela esan dute. Gainera, martxoaren 12ko greba babestea eskatu dute.
ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek salatu dutenez, azken greba deialditik bi hilabetera eta hirugarren greba iragarri eta bi astera, erakundeak ez dira beraiekin harremanetan jarri.
ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek deitu dute greba, "lan-baldintzek okerrera egiten jarraitzen" dutela argudiatuta. Aldarrikapenen artean, soldata % 10 igotzea, pribatizazioei atea ixtea eta enplegu publikoa kontsolidatzea daude.
Kristau Eskolak negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi du. Sindikatuen ustez, aurkeztutako proposamena "ez da nahikoa", eta lanuzteei eutsi diete otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20rako.
LABek, ESK-k, STEILAS-ek, EHNE/ETXALDEK eta HIRU-k gaixotasun psikosozialak eritasun profesionaltzat hartzeko eta lan-ikuskatzaileen kopurua ugaritzeko eskatu diote administrazioari, besteak beste.
Sindikatuek hitzarmena sinatzeko proposamenak lehenbailehen egiteko eskatu diete patronalei. Gainera, "konponbidea ez oztopatzeko eta gatazka bideratzeko esku hartzeko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Sindikatuek "irudipena" dute Kristau Eskola eta AIC patronala gatazka "luzatu" nahian dabiltzala. Bihar, asteazkena, manifestazio bateratua egingo dute Bilbon, 11:30etik aurrera.
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk greba deitu dute aste honetarako, sektoreko patronalek 2021eko abenduan amaitu zen hitzarmen kolektiboa berritzeko proposamenik ez dutela egin salatzeko.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ohartarazi du grebaren ondorioak "oso kaltegarriak" izan daitezkeela ikasleentzat. Testuinguru horretan, bi aldeei dei egin die elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez adostasunak lortzeko.
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte lan hitzarmen berria galdegiteko. Atzo Hezkuntza Sailarekin bildu ziren sindikatuak, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin sortutako gatazkan esku hartzeko eskatu zioten.
Sindikatu deitzaileek (ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT) eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia egin dute datorren hilaren 30erako deituta dagoen grebaren nondik norakoen berri emateko.
Gaur bildu da Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra, urriaren 25eko greba egunaren ostean egindako lehen batzarrean. Ondoren, ELA, LAB, CCOO, Steilas, Satse eta ESK sindikatuek ohar bat kaleratu dute.
ELA, LAB eta CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba sektore publiko osoan, "zerbitzu publikoen alde, soldatak eta emplegua hemen adostu" lelopean. 150.000 langile daude grebara deituta.
Sektore publikoan gaurko deitutako grebaren ondorioz, Metro Bilbaoko bagoiak beste egun batzuetan baino beteago doaz. Enpresaren arabera, ohiko zerbitzuen % 58 ematen ari dira, hasieran % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren arren.
EITB Mediako langileak kalera atera dira lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearen defentsan. Gaurko greba egunean, eguneroko informazio-zerbitzuak baino ez dira bermatuko EITB Median, ohiko ordutegian.
Jokin Bildarratz "zur eta lur" agertu da ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek hezkuntzan greba deitzeko eman dituzten arrazoiekin. "Gauza bat eta horren kontrakoa ezin dira batera esan", adierazi du Hezkuntza sailburuak.
"Milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie, eta greba bera baldintzatu dute gutxieneko zerbitzuek", salatu dute Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak kritikatu duenez, grebak "hezkuntzarentzako eta familientzako zigor berezia" suposatzen du.