Loiu, Sondika, Lezama, Derio, Erandio eta Zamudioko alkateen ustez, aireportu zibil baten gainean ariketa militarrak egitea ez da erabat aproposa. Gehien bat, hegazkin militarrak lurretik gertu pasatzen direlako, soinu handia eraginez, eta hori bizilagunentzat kaltegarria dela salatu dute.
Itxita zeuden bi erreiak zabaldu dituzte. Bi autoren arteko istripu batek eragin ditu ilarok, eta ondoren, gertatutako beste batek. Lehenengoan pertsona bat zauritu da.
Mikel Madariagak azaldu digunez, Sondikako Victor harategian lurraldeko nekazariek ekoizten duten haragia eskaintzen saiatzen dira, ahal den heinean. Bestetik, plater prestatuak ere eskaintzen dituzte. Odolki fideua nola egiten duten azaldu digu Jon Uriondo sukaldariarekin.
36 urteko gizonezkoa astelehenean atxilotu zuten, emakumeak haren kontrako salaketa aurkeztu eta gero. Biktimaren, atxikita izan zuen, eta tarte horretan eraso fisiko zein sexualak egin zizkion. Epaileak biharamunean bidali zuen kartzelara.
Jada ireki dituzte istripu baten ondorioz N-637 errepidean, Galdakaoko noranzkoan, itxi dituzten bi erreiak. Halaber, beste bi istripu izan dira Artatzan (Leioa), eta han ere pilaketak sortu dira Bilboko noranzkoan. Emakume bat ospitaleratu dute, Derion haren ibilgailua irauli ostean.
Ezbeharra 06:30 aldera gertatu da, Donostiarako noranzkoan. Ondorioz, hiru errei itxi dituzte eta auto-ilarak sortu dira. Batez ere Avanzadako eta Santo Domingoko ohiko zirkulazio motelari eragin diote auto-ilara horiek.
2023ko Tourraren lehen etapa Bizkaian jokatuko dute, osorik. Ibilbidean, bost mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Ganguren, 2. mailakoa, eguneko gogorrena izango da, baina Pike, 3. mailakoa, helmugatik 10 kilometrora, erabakigarria izan liteke.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 1. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Bilbon hasi, eta hiriburuan bertan amaituko da.
Buruz Buruko txapeldunak Sondikan bildu dira. Han izan dira Galarza, Martinez de Irujo, Olaizola II.a, urrutikoetxea, Irribarria, Bengoetxea VI.a, Jaka, Atano X. eta Gorostiza. Finlari buruz hitz egin dute EITB Mediarekin.
Zugaztietan (Trapagaran), Berangon eta Larrondon (Loiu) piztu dira. Hala ere, lehorreko taldeek eremuetako ingurua freskatzen eta zaintza lanak egiten jarraitzen dute, berpiztea saihesteko.
Sua etxebizitzetatik, Txorierriko korridoretik eta Loiuko aireportutik gertu egon da une batzuetan. Basalaneko langileak bertan egongo dira datozen orduetan sutea berriro piztu ez dadin.
Mila Esker ertzainen elkarteak ekitaldia egin du Sondikako hilerrian. Alfonso Mentxaka 1991ko abuztuaren 31n hil zen, ETAren Bizkaia taldeko kideekin Bilbon izandako tiroketa batean jasandako zaurien ondorioz.
Astar plastikoak birziklatzeko enpresan piztu da sua, goizaldean. Lantegiaren teilatua erori egin da, eta kalte material handiak daude. Zorionez, ez da inor zauritu.
Garrak goizaldean piztu dira plastikoak birziklatzen dituen Astar enpresan. Lantegiaren teilatua erori egin da, eta kalte material handiak daude. Zorionez, ez da inor zauritu.
Rock progresiboaren maisua jaialdiaren bigarren kartelburua da, eta Status Quo izango du lagun lan horretan. Girlschool, Maika Makovski eta Anari ere iragarri ditu jaialdiak.
Bi pertsona zauritu dira auto baten eta kamioi baten arteko talkan, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Auto-ilarak ia 16:00etan amaitu dira, eta areagotu egin dira istripuaren ondorioz hiru ibilgailuk talka egin ostean.
Sondikako Udalak bere lurren zati bat emango du proiektua egin ahal izateko. Besteak beste, 6 kilometroko pasealeku bat eraikitzea aurreikusten dute, Enekuri eta Santo Domingo artean.
Hamahiru ibilgailuk istripua izan dute, Gurutzetarako noranzkoan, eta hiru pertsona eraman dituzte Gurutzetako ospitalera. N-1ean ere ilara luzeak sortu dira, Andoainen, bi istripurengatik.
Istripua 06:56an gertatu da, 13 ibilgailuk elkar jo dutenean, N-637 errepidean, Sondikan, Barakaldoko noranzkoan. Auto-ilara luzeak eragin ditu istripuak.
Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola garaira eta lan arrazoiengatiko joan-etorrietara egokitzea da. Gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du, dena dela.
Dena dela, eguerdia baino lehentxeago amaitu dituzte garbiketa lanak, eta, horri esker, errei bat ireki dute berriro Donostiarako noranzkoan. Kamioia N-637 errepidean gurutzatuta geratu da.
Jaialdian jo behar zuten hainbat taldek eta artistak euren birak bertan behera uztea erabaki dutenez, antolatzaileek urtebete atzeratuko duela iragarri du.