Foru Aldundiko txistulari eta tronpetari bandaren "Araba" zortzikoaren ondoren, gasteiztarrak Armentiara bidean jarri dira. Zeruak garbi ageri ziren, jendearen pozerako; belarra, ordea, bustirik zegoen goizean, bart gaueko euriagatik.
San Prudentzio eguneko erromeriaz gozatzen ari dira Gasteizen, eguzkitako betaurrekoekin eta jaka eskuan dutela. Mezaren ostean, besteak beste, taloa eta txistorra jateko unea izan da.
Ekitaldi jendetsua egin dute bart Probintzia plazan, eta ereserkia behin baino gehiagotan entzun ahal izan da udal tronpetarien eta danborradaren eskutik. Igande honetan ospatuko dute San Prudentzio.
Gaueko danborradaren biharamunean, San Prudentzio egun handia ospatuko da igande honetan, Armentiako erromeria tradizional eta arrakastatsuarekin. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira.
Mikelek 35 urte daramatza Aldundiko balkoitik erretreta jotzen. Txikitako ametsa beteta, 2000. urtean hasi zen Jose Miguel atabalari. Gazteagoa da Iker, baina jotzen luze aritu nahi du.
Erretretaren eta danborradaren emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en eskaintzeko inoizko baliabide gehien erabiliko ditu, jaiaren esentzia ikus-entzuleei helarazteko. Radio Vitoriak ere jarraipen estua egingo die Arabako zaindariaren omenezko ekitaldi guztiei.
Teresa Ibañez Aspe aktoreak "mundu osoarentzat bakea" eskatu du, eta "imajina ezin daitezkeen izugarrikeria eta oinaze egoerei amaiera ematea". "3.500 kilometrora gertatzen badira ere, ezin zaizkigu arrotzak egin", gaineratu du.
Gasteiz eta Araba osoarentzat egun berezia da San Prudentzio. Bezperan, ETB1ek eta eitb.eus atariak zuzenean eskainiko dituzte lehenik, Erretreta 21:00etan, eta ondoren, Danborrada, 23:25ean.
Toki Eder ikastolako patioan egin dute San Prudentzioko danborradaren aurreko entsegua. Hurrengo iganderako dena prest izango dute, eguerdian helduen danborrada eta 17:30ean umeena egiteko.
Arabako Foru Aldundiak saskibaloiko entrenatzaile gasteiztarrari eman dio saria , haren "balio pertsonalengatik, kirol-merituengatik eta arabar jatorria defendatzeagatik".
Probintzia plazan erretreta egin ostean, gau tropikal batez gozatu dute arabarrek, danbor eta upelak hartuta. Festak Armentiako landetan jarraituko du egunean zehar; hainbat ekitaldi daude antolatuta.
Ametza eta Okerrak elkarte gastronomikoetako kideek 'Erretreta' eta 'San Prudentzio Martxa' interpretatu dituzte aurten ere 2023ko San Prudentzio Danborradan.
San Prudentzio eguna berezia da gasteiztarrentzat eta, oro har, arabarrentzat ere. Bezperan, ostegunean, zuzenean emango dugu erretreta lehenik, 20:55ean, eta ondoren, danborrada, 23:25ean.
Ahozko inplantologian eta medikuntza birsortzailean ikerketa, azterketa eta dibulgazioan egindako "lan luze eta bikaina" aintzatetsi nahi da sari honekin.
Arabako Foru Aldundiko txistu, tronpeta eta atabalarien bandak hasiera eman diote San Prudentzio egunari, "Araba" zortzikoarekin. Dozenaka lagun hurbildu dira ekitaldia ikustera.
Bi urteren ostean, San Prudentzioko erretreta eta danborrada egingo dituzte gaur gauean. Leire Betolaza danborradaren zuzendaria elkarrizketatu dugu gaur 'Egun On Euskadi' saioan.
Pandemiaren ondoren, gogotsu ospatuko ditugu aurten San Prudentzioak. Gaur, 21:00etan zuzenean eskainiko dugu Erretreta, eta ondoren, Danborrada, 23:30ean. Ez galdu ETB1en eta eitb.eus atarian!
"Santu pixontzia"k bere izenari ohore egingo dio ostegunaren lehen partean, eta giro ezegonkorra izango da nagusi. Tenperatura minimoak 7 ºC-ren bueltan ibiliko dira, eta balio altuenak, 14-15 ºC inguruan.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak espero du arabar guztiek behar bezala ospatzea San Prudentzio eguna bi urteko etenaldiaren ostean, baina beti ere "errespetuz".
Maria Angeles Garcia Fidalgo Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa izan du pregoilari bi pandemia urteren ostean jaiak abiatu dituen ekitaldiak.
Ekitaldiak apirilaren 22an hasiko dira, pregoiarekin, eta maiatzaren 1ean amaituko dira, Estibalizko erromeriarekin. Tartean, eta bi urteren ostean, hamaika ekitaldi antolatu dituzte.
Arabako ahaldun nagusiak ziurtatu du jaiak ospatuko direla eta Aldundia dagoeneko horretan lanean ari dela. Pregoilariaren iragarpena "lehen urratsa" izan dela baiezatu du.