Basque Wine markak eta Eusko Jaurlaritzak Asiako herrialdean abiatutako proiektuan 22 upeltegitako txakolina, sagardoa eta Arabako Errioxako ardoa eskaini dituzte.
'Euskal Sagardoa' jatorri deiturako sagar bilketa hasi da eta Maider Lopetegi Fruitel elkarteko presidenteak sagardoa egiteko erabiliko den sagar uztaz hitz egin du Biba Zuek! saioan.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, 39 ekoizleren sagardoa dastatzeko aukera izan da. Patata-tortillaz edo txistorraz lagunduta, hamaiketakoa egin dute askok, jai-giroan.
Malum Rex taberna Astigarragan kokatzen da. Bertan, urte osoan zehar sagardoaz disfrutatu daiteke. Edaria laguntzeko musaka beganoa nola egiten duten erakutsi digute.
Xabier Altunak Urnietako Altuna Sagardotegiaren historia aurkeztu digu. Gainera, aurtengo txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digu eta sagardotegiak eskaintzen duen menua ikusi dugu.
Hernaniko Udalak gaur egungo kontsumo ereduak eragiten dituen arazoak bideratzeko mahai instituzionala eskatu ostean, Gipuzkoako sagardogileen elkarteak penaz hartu du eurekin kontatu ez izana, eurak ere kezkatuta baitaude.
Bi herrietako udalek erakunde arteko mahaia eratzeko eskatu diete Aldundiari eta Jaurlaritzari. Bitartean, Zapiain sagardotegiak larunbatetan bazkaririk ez ematea erabaki du.
Jon Zapiainen esanetan, sagardotegi denboraldia sagardoaren garrantzia nabarmentzeko unea da, eta "bazkariak ematen ez dugu hori lortzen". "Lan handia egiten dugu sagardoa balioan jartzeko, eta atzean dagoen inertzia horrek beldurra ematen du, baina, batez ere, pena ematen dit", gaineratu du.
Txotx garaian azken urteotan izaten den presentzia handiak era guztietako ondorioak sortzen dituela azaldu du Hernaniko alkateak, eta gaiari "modu integralean" heltzeko erakunde arteko mahai bat eratzeko eskatu du.
Xabier Lertxundiren esanetan, modu integralean heldu behar zaio gaiari. Sagardogileekin elkarlanean ari dira, baina "herrira heltzen direnak urrunetik egiten dute eta gure eragin eremua gure eskualdera mugatzen da". Horregatik eskatu dute Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin mahai bat eratzeko.
Donostian, Errotaburutik Igara bidera aldatu da El Vaskito jatetxea. Iñaki Azkue sukaldariak ireki berri du. Bi espazio bereizten dira: sagardotegia, inguruko sagardogileen sagardoa dastatzeko; eta jatetxea. Bertan, sasoiko produktuak erabiltzen dituzte. Iñakik alkatxofak txirlekin prestatu digu.
Pirinioetako mugaz gaindiko jatorri deitura duen lehen edaria izango da, eta, araudi bera izateaz gain, kudeaketa eta zertifikazioa ere bateratua izatea adostu dute inplikatutako erakundeek. Europar Batasunarekin izapide administratiboak amaitutakoan gauzatuko da integrazioa.
Gipuzkoako sagardo denboraldi berria abiarazteko ekitaldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin dute, goizean; eta arratsaldean, handik egin dugu "Biba Zuek!" saioa. Garbiñe Etxezarretak eta Jokin Marizkurrenak nola lan egiten duten erakutsi digute.
Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak oso argi dauka: txotx denboraldia sagardo ezberdinak dastatzeko eta sagardogileekin hitz egiteko baliatu behar da. Harekin izan gara, eta, besteak beste, aurtengo uztaz eta sagardogintzaren sektoreak bizi duen egoeraz hitz egin dugu.
Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarreko abeslariak, hasiera eman dio Gipuzkoako sagardo denboraldiari. 4 milioi litro sagardo egin dira euskal jatorri izenarekin, aurreko urtean baino bi aldiz gehiago.
Bizio horretan aritzen da: sagar, haran, gerezi ... denak nahastu eta sagardoak egiten dituzte. Kontserbanterik gabeak eta burbuiladunak, eta horregatik txotxik ez egitea gomendatzen dute.
Sagardoaren munduan barneratu gara Astigarragako Sagardoetxean Leire Alkortaren eskutik. Sagastian sagarra biltzeaz gain, antzina baserrietan, tolarean sagardoa nola ekoizten zuten azaldu digu.
Aitor Intxaurraga Laneko kooperatibako gerente eta bazkideak Gizaburuagatik kontatu digu Lea Artibaiko 14 baserritan ekoizten dituzten produktuekin kontserbak egiten dituztela, besteak beste. Sagardoa, sagar dultzea eta bestelako produktu ekologikoak saltzen dituzte, baita otzarak ere.
Andoainen (Gipuzkoa) izan gara Asier Gaztañagarekin, Gaztañaga Sagardotegiaren historiaz hitz egite aldera. Horrez gain, jatetxearen plater berezietako bat dastatzeko aukera izan dugu: otarrainxkak sagardotan. Ikus ezazu!
Gurutzeta sagardotegia José Ángel Goñiren birraitonak zabaldu zuen. 2023. urtean baina proiektu berri bati ekin diote, Txuleta jatetxearekin elkarlanean, Gurutzeta x Txuleta sagardotegia. Bada, Edu Lasarte eta Edu Plaza sukaldariek bakailaoa pil-pilean prestatu digute.
Lehiaren Euskal Agintaritza ikertzen ari da ea Euskadiko Notario Elkargoak eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak "prezioen gomendio kolektiboa" egin duten.
Nere eta Ander Lizeagak Gartziategi sagardotegiaren historia azaldu digute, baita zer-nolako eskaintza duten ere. Ohiko menuaz gain, udan bestelako platerak dituzte kartan.
Freskagarriak, garagardoa edota edari energetikoak latatik edatea ez zaigu arrotza egiten, ohikoa baizik, baina zergatik ez edan sagardoa, ardoa edo ura latatik? Tradizioari eutsi nahi diote askok, eta beste batzuek, kontsumitzaileen beharrak asetu berrikuntzen eta formatu berrien bidez.
Duela lau urte hasi ziren Zeraingo sagardotegian sagardoa latan merkaturatzen. Jabea den Haritz Egurenek balorazio positiboa egin du eta etorkizunari begira argi du geroz eta jende gehiagok edango duela sagardoa latan.
Bertsolaria izateaz gain, Unai Agirre hernaniarra Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailea da. Gurera ekarri dugu 2023ko Txotx denboraldiaren gainean hitz egiteko. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
Oihana Gaincerain "Zelaia" Sagardotegiko jabea da bere bi ahizpekin batera. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura Elkarteko lehendakaria ere bada Oihana eta gurean izan da "Txotx" denboraldia ireki berritan.
Bardoze eta Astigarragako bi ekoizle ezagunen artean sortu dute. Momentuz bi zapore dituzte: bata, garagardo zuriarekin egina, eta bestea, gerezi, mugurdi eta Ezpeletako piperrarekin.
Sagardo ekoizpena aurten askoz txikiagoa izan da. Euskal sagardoa izendapenarekin 1,2 milioi litro ekoiztu dituzte, iazkoaren herena. Produkzio kostuak asko igo direnez, bataz beste botillaren prezioa % 25 igoko dela aurreratu dute ekoizleek.
Denboraldiari hasiera emateko ekitaldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin da. Aurten zutik dastatu ahal izango da, aurreko urteetan baino uzta mugatuagoa eta garestiagoa izango duen sagardoa.
Irekiera ekitaldia gaur egingo dute Astigarragan, eta bihar, berriz, Araban eta Goierrin. Aurten, gainera, bi urteren ondotik, zutik dastatu ahal izango da sagardoa kupeltegietan.
Erreserba egin eta agertu ez diren hainbat adibide jarri dizkigute. Horregatik bost euroko fidantza ordaindu beharko dute bezeroek hainbat sagardotegitan. Fidantza online ordaindu beharko du bezeroak.
Iaz jatorri izeneko euskal sagardoaren 3,5 milioi litro ekoiztu ziren; aurten, ordea, heren bat ateratzea espero dute ekoizleek, 1,3 milioi litro, hain zuzen ere. Hala ere, sagardoa gorputz eta izaera handikoa izatea espero dute adituek.
Ibarra baserriko Jon Bastantek dio otsailetik nabari dutela urtea bero doala. Uda sasoiko barazkiek hezetasuna behar dute. Lehor dira Arabako Errioxako mahastiak ere. Uzta aurreratuta zetorren, baina beroak mahats aleen garapena kolpetik eten du.
Astigarrako Lizeaga sagardotegian egon gara bertan ekoizten duten sagardoa dastatzen. Asier eta bere lehengusuak sagardoa egiten duten 6. generazioa dira eta gaurkoan txuleta on batekin laguntzeko aukera izan dugu.