Patxi Lopez Kongresuko PSOEren bozeramailea "erantzukidetasun fiskalaz" mintzatu da gaur Madrilen PSOEk egin duen Batzorde Federalera iristean. Mikel Torres lehendakariordeak eta Emiliano Garcia-Page Gaztela-Mantxako PSOEren idazkari nagusiak ere egin dituzte adierazpenak.
11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.
Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile sozialistak Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotza deitoratu du eta "gaurko Euskadi sortzeko oinarriak eraiki zituena" izan zela azpimarratu du (adierazpenak gaztelaniaz).
Bakearen alde egindako "atsedenik gabeko lana" goraipatu du Urkulluk. "Gure herriaren zati bat joan egin da, baina beste zati handi bat gurekin geratuko da betiko", adierazi du Ibarretxek. "Elkarrizketa herri bat eraikitzeko modua zela ulertu zuen lehendakaria izan zen", nabarmendu du Lopezek.
PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak Francina Armengol Ganberako presidentea babestu du, eta Katalunian ziklo bat itxi ostean, PPk Legea "erosi" egingo duela adierazi du.
Kataluniako hauteskundeak eta Espainiako Gobernuko aurrekontuak. Bi gaiok izan dituzte ahotan Patxi Lopez eta Pilar Alegria PSOEko diputatuek Kongresuko pasilloetan, gaurko osoko bilkurara sartu aurretik. Besteak beste, Amnistia Legea bozkatuko da gaurko saioan.
Patxi Lopezek "astakeriatzat" jo ditu bere ikuspuntutik "zikintzeagatik zikintzea" besterik bilatzen ez duten zenbait informazio, eta "enpresaburu bat jende askorekin biltzen" dela azpimarratu du. "Seinalatu beharrean, hobe hatza begian sartuko balute", adierazi du Lopezek.
Kongresuko sozialisten bozeramaileak esan du Juntsekin elkarrizketak "etengabeak" direla, hainbat dekretu onartzeko haien babesa lortze aldera, eta azpimarratu du "azken minutura arte" hitz egingo dutela, "dekretuak onartuko direla seguru jakinda, gainera".
Patxi Lopezek zentsura-mozioa justifikatu du, eta azpimarratu du Iruñeko Udala "geldirik" dagoela, "inorekin inolako akordiorik lortzeko gai ez den" gobernu-talde bat duelako buru, eta hiru urte daramatzalako Aurrekonturik onartu gabe.
Mobilizazio ugariren ostean eta polarizazio betean, eztabaida liskartsua espero da. Legea Osoko Bilkuraren aurrean defendatzeko arduraduna Patxi Lopez Talde Sozialistako bozeramailea izango da.
"Batzuek, hautestontziek esandakoa gustatzen ez zaienean, herritarrek gaizki bozkatu dutela esaten dute, eta hauteskundeak errepikatu behar dira ondo bozkatu arte; hau da, haiek irabazi arte", adierazi du PSOEko bozeramaileak.
Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioaren gainean militante sozialistei egindako galdeketan parte hartu du Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak. Horren arabera, litekeena da inbestidura saioa datorren astean egitea.
Patxi Lopezek Portugaleteko hautesleku batean eman du botoa, eta esan du espero duela sozialistak gai izan direla "transmititzeko hauteskunde hauetan asko dagoela jokoan".
Ermuan izan dira sozialistak, eta Feijoo etengabe gezurretan ari dela adierazi du Kongresurako hautagaiak. Gaineratu du, VOX baino gehiago, PP dela benetako arazoa, zalantzan jarri dituelako hauteskunde sistema eta posta bidezko botoa.
Senaturako, Txema Oleaga eta Julia Liberal senatariek errepikatuko dute Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren, baina Gipuzkoan Izaskun Gomez sartu dute sozialistek.
Besarkada eta dolumin adierazpen asko izan dira familia sozialista barruan. Militante xumeak eta alderdiko buruzagiak, denek eman nahi izan diote azken agurra. Beste alderdietako ordezkariak ere izan dira beilatokian, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Carlos Ituzgaiz PPko buruzagia, esaterako.
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren hitzen ostean iritsi dira adierazpenok. Horren arabera, "geratzen diren transferentzia bakan batzuek oso txertatze zaila dute", eta horrek "prozedura zailtzen du".
PSOEren bozeramaileak Kongresuan Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean adierazi du, sekretu ofizialen legearen harira, ez dagoela GALekin "arduratuta", izan ere, "epaituta eta kondenatuta" daude.
Patxi Lópezek esan du ez duela batere kezkatzen GALeko dokumentuak desklasifikatzeak, baina zalantzan jarri du ETAko kideak atxilotu zituzten agenteen berri ematea.
Maria Jesus Montero, Pilar Alegria eta Patxi LopezEen PSOEren goi-kargu berriak berretsiko ditu gaur PSOEren Batzorde Federalak, eta han egin ditu adierazpen horiek PSOEren idazkari nagusiak.
Kargu guztiak larunbat honetan berretsi beharko dira PSOEren ezohiko Batzorde Federalean. Era berean, Patxi Lopez sozialisten bozeramaile izendatuko dute Kongresuan.
Adriana Lastrak dimisioa eman ondoren hainbat aldaketa iragarri ditu gaur alderdi sozialistak bere egituran. Horietako bat Patxi Lopez lehendakari ohia izango dela aurrerantzean alderdi sozialistako bozeramailea Madrilgo Kongresuan.
Adriana Lastrak PSOEko idazkariorde postua utzita, Maria Jesus Monterok hartuko du haren lekua. Pilar Alegria Hezkuntza ministroa izango da Alderdi Sozialistaren Exekutiba Federaleko eleduna, eta, kontrakoa zabaldu den arren, Santos Cerdan nafarrak Antolakuntza idazkari karguari eutsiko dio.
Ekain Rico legebiltzarkide sozialistaren arabera, Patxi Lopez "erreferente bat da eta ageriko autoritatea du". "Bere ibilbidean zehar balio sozialistekiko eta akordioak bilatzeko konpromisoa erakutsi du", gaineratu du.
Diputatu sozialista bizkaitarrak eta lehendakariak jeltzaleen eta sozialisten arteko egungo gobernu akordioa nabarmendu du, transbertsala delako eta euskal gizartea gehiago ordezkatzen duelako.
Idoia Mendia PSEren idazkari nagusiak biktimak izan ditu gogoan, haien atsekabea eta samina. Demokraziak ETAren inposaketa garaitu zuela esan du lehendakariordeak.
Euskal Herriko eta Espainiako ordezkari politikoek euren iritziak plazaratu dituzte goizean EH Bilduk eta Sortuk ETAren biktimek jasandako minari egindako aitortzaren ostean.
42 kidek osatzen dute ejekutiba berria, orain arte baino 7 gutxiagok. Gazteagoa da eta gehienak emakumeak. Euskal ordezkaritza indartu du Sanchezek. Idoia Mendia, Patxi Lopez eta Santos Cerdan zuzendaritzan izango dira.
Lehendakariordea Ikerketa eta Programa idazkari izango da. Odon Elorza Donostiako alkatea, berriz, PSOEren Zuzendaritzatik aterako da. Santos Cerdan diputatu nafarrak, ordea, Antolakuntza idazkari karguari eutsiko dio.