34 metroko zabalera, 32 metroko luzeko eta 5,5 metroko luzera du. Balea urdina planetako animaliarik handiena baino luzeagoa da. Funtsezko habitata, babeslekua eta ugalketa-eremua da korala espezie anitzentzat. National Geographiceko talde batek egin du aurkikuntza.
NBEk adierazi du bilaketa eta erreskate lana zaila izaten ari dela lur-eremuaren ezegonkortasunagatik eta irisgarritasun arazoengatik, eta "egunak" iraun dezakeela. Gobernuaren azken balantzearen arabera, 2.000 izan litezke azpian harrapatutako herritarrak.
"Alde guztiei entzun ostean, hitz eman dut erreforma hau ez dadin indarrean sartu testuinguru honetan. Aste batzuk hartuko ditugu elkarrizketarako, adostasun zabala lortzeko helburuz", esan du presidenteak Frantziatik 17.000 kilometrora dagoen artxipelagora egindako bisita azkarrean.
Iñigo Aguayo eta Justus senarra Kaledonia Berrian harrapatuta geratu dira, hauteskunde-erroldaren erreformak eragindako matxinaden ondorioz. Europako agintarien babesgabetasuna "erabatekoa" dela esan digute.
Frantziako presidentearen bidaia itsasoz haraindiko lurraldeetako arduradun eta ordezkarien eskaeren ondorio da. Horiek elkarrizketa-prozesu bat eskatu zioten estatuburuari, protesten zergatiari heltzeko, hau da, hauteskunde-erroldaren erreformari.
Astelehenean piztu zen gatazka, Frantziako Parlamentuan erreforma eztabaidatu ondoren. Izan ere, hamar urte lurraldean bizi diren frantziarrei ematen die boto eskubidea erreformak, eta indigenen zati handi batek uste du erabaki horrek bere eskubideak murrizten dituela.
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen duen munduko herrialdeen zerrenda eguneratuta argitaratu du gaur, prentsa askatasunaren mundu egunean.
Brendan Steelek irabazi du LIV zirkuituko Adelaidako txapelketa. Jon Rahm euskal golf jokalaria miraria lortzetik gertu egon da, baina hirugarren amaitu du Oosthuizen, Burmester, Neimann, Ogletree eta Schwartzel jokalariekin batera.
Zaurituak ere badaude, batzuk egoera kritikoan. Agintariek oraindik ez dute argitu zein zen erasotzailearen asmoa, baina badirudi ez duela helburu terrorista izan.
Ilunantz eklipsea izango da (ilargia, lurra eta eguzkia lerrokatuko dira) astelehen honetan 05:53etik 10:32ra, baina Euskal Herritik ia ez da nabariko.
Saria jasotzen den zulotik sartu zen makinaren barrura hiru urteko mutikoa Queenslanden. Polizia-agenteek kristala haustea erabaki zuten haurra atera ahal izateko.
Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna. Iaz ere berak irabazi zuen Ozeaniako Grand Slama; beraz, bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Bielorrusiarrak Qinwen Zheng menderatu du aurtengo finalean, bi setetan (6-3 eta 6-2).
Australiako selekzioa nagusitu da Frantziakoaren aurka jokatutako final-laurdenetako kanporaketan. Penalti jaurtiketen bidez erabaki da irabazlea, eta 11 metroetatik egindako jaurtiketetan hobea izan da Ozeaniako taldea.
Suediako selekzioak 1-2ko emaitzarekin hartu du mendean Japoniakoa final-laurdenetan; ondorioz, suediarrek Espainiako selekzioa izango dute aurkari finalerdietan.
Espainiako selekzioak Suitza menderatu du 1-5eko emaitzarekin Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Bestalde, Japonia ere final-laurdenetarako sailkatu da Norvegiari 1-3 irabazi ostean.
Ugaztunak Cheynesko hondartzatik gertu ikusi zituzten. Erditik gora hil ziren, eta erreskate taldeek besteak itsasoratzen lortu zuten, baina berriro hondartu eta hil egin behar izan zituzten.
Poliziak erasotzailea hil duela baieztatu du. Chris Hipkins lehen ministroak hirian gaur hasiko den Emakumezkoen Futboleko Munduko Txapelketaren segurtasuna ziurtatuta dagoela esan du.
Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak 2023ko Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako deialdia eskaini du. Azkenean, deialditik at geratu dira Elene Lete eta Oihane Hernandez euskal jokalariak.
Gaurko eklipseak mistoa izatearen berezitasuna du: eraztun-itxurarekin hasi da, osora aldatu da eta amaitu baino pixka bat lehenago eraztun-itxura hartu du berriro. Mende honetan aurreikusitako 223 eguzki-eklipseetatik 7 baino ez dira mistoak.
Egiptoko taldeak mendean hartu du Zeelanda Berrikoa 3-0eko emaitzarekin Kluben Munduko Txapelketako final-zortzirenetan, eta Seattle Sounders izango du aurkari final-laurdenetan.
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak berrikusi ditu. Inflazioari dagokionez, beheranzko joera iragarri du: % 8,8 iaz, % 6,6 aurten eta % 4,3 datorren urtean.
Emakumezkoen munduko sailkapenean lehen postuan dagoen Iga Swiatekek agur esan dio Australiako Grand Slamari, final-zortzirenetan Rybakinaren aurka galdu ostean. Gauff ere kanporatuta geratu da, eta Pegula final-laurdenetan da. Gizonezkoetan, Tistsipas final-laurdenetara sailkatu da.
Bryan Coquardek bereganatu du garaipena laugarren etapan, esprintean Bettiol eta Page gaindituta. Pello Bilbaok postu bat galdu du sailkapen nagusian, eta hirugarren da orain, Jay Vine liderrarekiko 15 segundora.
Gizonezkoen mailan Sebastian Kordak Daniil Medvedev kanporatu du Australiako Irekitik. Besteak beste, Tstsipasek eta Auger-Aliassimek aurrera egin dute. Emakumezkoen mailan Sakkarik agur esan du Zhuren aurka galduta. Swiatekek, Pegulak eta Gauffek aurrera egin dute.
Ardernek (42 urte) Alderdi Laboristaren bilera batean egin du iragarpena, eta guztiz hunkituta esan du: "Ez dut nahikoa energia lanarekin jarraitzeko. Unea da".
200. saioa Sidneyn ospatu du "Vascos por el Mundo"k eta hona hemen unerik onenak. Kanguro eta emu haragiz egindako pizza osasungarriak probatu nahi? Ala nahiago festa giroan murgildu eta SeaFood Paellarekin parranda egitea?
Australiako selekzioak mendean hartu du Danimarka (1-0) multzoen faseko azken jardunaldian eta final-zortzirenetan egongo da D multzoko bigarren sailkatu gisa. Frantziak aurrera egin du lider moduan Tunisiaren kontra galdu egin duen arren (1-0). Danimarka eta Tunisia kanporatuta geratu dira.
Iragarpenean, Tuvaluko Atzerri ministroa, Simon Kofe, hondartza batean hitz egiten agertzen da, eta kamera urruntzen denean agerian geratzen da metaversoan birsortutako atoloi txiki eta urrun batean dagoela.
Serbiarrak Australian sartzeko debekua jaso zuen 3 urterako, baina badirudi zigor hori bertan behera geratuko dela herrialde ozeanikoak txertoa jartzeko derrigortasuna kendu ostean.