Hain zuzen ere, Nafarroan jokatuko duten etapa hamargarrena izango da, eta irailaren 2an egingo dute, eta Bizkaikoa, ordea, hamaikagarrena, irailaren 3an jokatuko dute. Hurrengo Espainiako Vuelta Italian hasiko da, Piemonten, abuztuaren 23an, eta irailaren 14an bukatu, Madrilen.
Mungiako negutegi batean izan gara gaur, azken pazko landareak nola prestatzen dituzten ikusten; izan ere, 30.000 landare inguru bidali dituzte jada hainbat saltoki eta denda txikitara. Ondo zainduz gero, ez da zertan urtero landare berri bat erosi.
Gainera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin bilduko da, kontsumitzeko urekin lotuta gertatzen diren gorabeheren berri emateko neurri gehigarriak era koordinatuan nola hartu aztertzeko.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungian. Plentzian, hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte, lur-jausi baten ondorioz. Donostian, Ulia mendian, errepidearen zati bat desagertu da, eta zuhaitz bat erdian botata geratu da.
Lehendakaritza utzi zuenetik bizitza politikotik aldenduta egon da Iñigo Urkullu. Mungiako Batzokiaren inauguratzioan berriro agertu da bere alderdiaren ekitaldi batean.
Istripua 12:50 aldera jazo da. Langilea basolanak egiten ari zen mendian, eta min hartu du hanka batean, erabiltzen ari zen makinarekin istripua izanda.
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
Igor Alvarezek, Urria edariak, Mungiako Ardo Azoka solidarioaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Maiatzaren 18an izango da eta batzen den diru guztia Stop Fa elkarteari emango diote. 14 upeltegi egongo dira, eta baina musika zuzenean eta janaria.
Etxebizitzan sartzen ahalegindu zenean, jabea barruan zegoen. Orduan, autoan sartu zen eta ihes egin zuen, eta hainbat ertzain haren atzetik joan ziren, Txurdinagan harrapatu zutenera arte.
Dan Necolek eta Iñaki Urrutiak irabazi dute 2024ko Urrezko Pala Pro Txapelketa, finalean Roman Maldonado eta Ibai Perez menderatuta. Sari banaketa eta Necolek eta Urrutiak txapelak jantzi dituzten unea jaso dugu bideo honetan.
Dan Necolek eta Iñaki Urrutiak irabazi dute 2024ko Urrezko Pala Pro Txapelketa, finalean Roman Maldonado eta Ibai Perez menderatuta, 8-10, 10-7, 9-10 eta 8-10eko emaizarekin.
Bi bikoteek larunbatean Mungian jokatuko duten finaleko materiala hautatu dute astearte honetan. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Mungian, indarkeria matxistaren biktima bat gogoratu dute gaur. Andina Pereira omendu dute, duela 10 urte bikotekide ohiak hil zuen emakumea. Ekitaldi xumea egin dute herritarrek Matxin plazan, musika eta lore eskaintzarekin. Matxismoaren biktimak diren emakume guztiak ere gogoan hartu dituzte.
20 urteko kazetari ikaslea zela, 2004an, iraultza zapatistaren gaineko dokumental bat ikusarazi zieten EHUren Leioako fakultatean. "Nire bizitzako une gakoa izan zen, lehendik banuen beste kulturak ezagutzeko grina... dokumentala ikusi ostean, baina, erabaki nuen Mexikora joan nahi nuela".
10. jardunaldiko aurreneko norgehiagokan, Elordik eta Rezustak bosgarren puntua eskuratu dute; Peio Etxeberriak eta Zabaletak, zazpi puntu dituztela, bigarren tokian jarraitzen dute.
Bego Sisok azaldu digunez, Mungiako Bakea jatetxean Euskal Herriko produktua eskaintzen dute, eta horretatik % 80a, gutxi gorabehera, Mungialdekoa. Dastatzeko menua eskaintzen dute. Antxoa, eztia eta polenarekin egindako platera prestatu digu Alatz Bilbao sukaldari eta arduradunak.
19,8 MW-ko potentzia gordina duten hiru aerosorgailu izango lituzke parkeak. Orain, epe bat ireki da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek lehian eskabideak aurkez ditzaten.
Bilbo, Txorierri eta Nerbioi-Ibaizabal inguruak jo zituen ekaitzak gogorren, eta estoldek ezin izan ziotenez eutsi, kaleak erreka bilakatu ziren Mungian, Basaurin, Bilbon, etab.
32 litro bota zituen metro koadroko Mungian, eta Derion Euskotrenen geltokia itxi behar izan zuten ura belaunetaraino iristen zelako. Zorionez, ez zen gertakari larririk gertatu.
Basordas, garai bateko hondartza bat zen Lemoako zentral nuklearra eraiki zen arte. Hondartzari omenaldi bat egiteko 'Basordaseko harriak' sortu zituen Jone Markaidaren aitak, Miguel Ángelek, eta ordutik, 38 urte daramatzate hauek egiten.
"Ekoizpen-zentroa" Laukizeko txalet batean zegoen, eta "indoor" motako marihuana landatzen zuten. Pertsona bat atxilotu du Guardia Zibilak osasun publikoaren aurkako delituagatik eta elektrizitatea legez kanpo lortzeagatik.
Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
Zale ugari gerturatu dira. Tourrean parte hartuko duten 22 taldeetatik bederatzik Gasteizen hartu dute ostatu, eta gainerako 13ek, Bizkaian. Atzera kontaketa hasi da.
Ene Bada! Mungiako erdigunean dago, Foruen plazan. Espazio handiko taberna da, eta terraza zabala dauka, parke baten ondoan. Ene Bada!-ren berezitasunak, berriz, gosariak, pintxo eta tortilla eskaintza zabalak dira. Bada, oraingoan, oilako finger-ak ezti eta mostaza saltsarekin prestatu dizkigute.
Aurten mende erdia bete duen Legarda ikastetxeak antolatu du Euskal Eskola Publikoaren festaren 30. edizioa, "Jagon" lemapean. Iluntzera arte, ehunka ekitaldiz gozatzeko aukera daude.
Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatzen ari dira gaur Mungian, "Jagon" hitzaren lelopean. Adin eta gustu guztietarako egun beteko egitaraua antolatu dute.
Eskolan izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, 13:30etik aurrera, "Go!azen: Karaokea" emanaldia ikusteko aukera izango da, EITBren eskutik.
'Jagon eskola publikoa' izango da 2023ko jaiaren leloa. Hiru gunetan zehar banatu dituzte eguneko jarduerak: jarduera guztiak ikastetxe publikoetan, Matxin plazan eta Torrebillela parkean.
Aurtengo jaia Mungian izango da ekainaren 4an, eta STRren "Jagon" izango da abesti ofiziala. Bideoklipa aurkezteko ekitaldia egin da asteazken honetan EITBren Bilboko egoitzan. Hemen laburpen bideoa.
STRren "Jagon" izango da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abesti ofiziala. Euskara sustatzeko eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia animatzeko helburuarekin konposatutako kanta da.
Mungiako Etxe Alai egoitzan hartu gaitu mungiarrak. Begoñako Amatxuri urtero, beste urtebete eskatzen diola kontatu digu eta orain arte behintzat hark eman egin diola. 1917an jaio zen Unibaso. Bi mundu gerra, gerra zibila eta pandemia bizitzea tokatu zaio berari. Beti aurrera begiratu behar dela dio