13:22

gaztea

Agenda

Lukiek, Huntza, Chambao, J Martina eta Eire, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Kontsultatu hemen aste bukaerako musika eskaintza.

  • Eire

    Eire. Argazkia: @eiretik

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Musikaz lepo dator ekaineko azken asteburua. Batik bat, Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen diren San Joan jaien egitarauen baitako kontzertuez gozatzeko aukera izango da.

Beste, Lukiek, Huntza, Chambao, J Martina, Eire, Neomak eta Kaleko Urdangak taldeen zuzenekoak izango dira ikusgai.

Ostirala (ekainak 23)

Leioan, Lehendakari Agirre plazan joko du Chambao espainiar taldeak, 00:30ean.

Mungiako San Joan jaietan, Kuartz eta Lukiek taldeak ikusteko aukera izango da, txosnagunean, 22:30ean hasita.

Irungo Urdanibia Plazan, Neomak taldea igoko da oholtza gainera, 00:00etan.

Azkenik, Tolosako sanjoanetan, Eire eta J Martina arituko dira, 23:00etan hasita Plaza Berrian.

Larunbata (ekainak 24)

Arrasateko Monterron parkean, 23:15etik aurrera, Chamabaok Euskal Herrian emango duen bigarren kontzertua eskainiko du.

Zaldibarren, Mocker's taldeak bere ibilbidea agurtuko du, azken kontzertu batekin. Gaztetxean izango da, 21.00etatik aurrera, eta The Riff Truckers, Dube eta DJak gonbidatuak izango dituzte bidelagun.

Mungiako sanjoanetan, Lotura eta Kaleko Urdangakek zuzenekoak emango dituzte, txosnagunean (22:00).

Irungo Urdanibia plazan, gauerdian, Huntza ikusteko aukera izango da.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena