Epaileak hilketa eta sute delituak egotzi dizkio gizonari. Antza denez, atxilotuak zerikusia du martxoaren 4an Mendabian bertan indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 61 urteko gizon baten auziarekin.
Hasiera batean zabaldu zen suteak eragin zuela gizonaren heriotza, baina gero jakin zen indarkeriazko gertaera baten ondorioz hil zela eta sutea ondoren piztu zela.
Ezbeharra 06:45ean gertatu zen, NA-134 errepideko 87. kilometroan, motorrak traktore batekin talka egin zuenean. Motorraren gidaria Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman zuten, politraumatismo larriak zituela.
Ezbeharra 6:45ean gertatu da, NA-134 errepideko 87. kilometroan. Zaurituak politraumatismoak ditu, eta anbulantzian Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dute.
Castejon eta Tutera ibaiaren maila altuena jasotzeko prestatzen ari dira, goizaldean iritsiko baita. EAEn, berriz, egoera lasaitu egin da, Araban larrialdi faseari eutsi dioten arren. Ipar Euskal Herrian normaltasunera itzultzen saiatzen ari dira, eta dagoeneko ez dago alertan.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak eta Foru Gobernuak Nafarroan 20 bat bilketa-gune izango dituen ekimenean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Mendabiako Euskara Taldearen 25 urte bete ditu euskara herrian hedatzeko lanean, eta urteurrena alai ospatzeko The Phailons taldeak abesti bat egin du, "Ero Egon". ETSko Iñigok ere hartu du parte.
Madrilen PSOEk izan ditzakeen interesez gain eta EH Bilduri betoa jarri dioten arren, Nafarroako sozialistek gobernu progresista bat gidatzeko asmoari eusten diote.
Horrez gain, Espainiako Poliziak 332 kilo speed eta ‘kristal’ atzeman ditu Araban, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian, drogaren aurkako operazio batean.
Mahats-bilketarekin hasteko aste gutxi falta direnean, atzo arratsaldeko kazkabarrak kalteak eragin ditu Mendabiako mahastietan. Izotz-bolak intxaurren tamainakoak ziren.
Atxiloketok Mendabian eta Erriberrin izan dira. Atxilotuetako bati bikotekide ohiari eraso egitea leporatu diote. Beste biei, ordea, urruntze agindua urratzea.
Oso hazita doa Ebro ibaia Mendabia parean, eta alerta egoera ezarrita dago gune horretan. Euria etenik gabe bota du azken orduetan, eta bizilagunak urduri daude.
65 urteko gidaria Mendabia parean, NA-134 errepidean hil da bere ibilgailua bidetik atera eta irauli ostean. Lodosako suhiltzaileek atera behar izan dute autotik, harrapatuta bait zegoen.
Bizilagunek salatu dutenez, orain arte herriak ez du inolako informaziorik izan proiektuaren inguruan, eta dena, euren hitzetan, isilpean egiten ari da.