Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
54 urteko gidari gipuzkoar bat hil da gaur Lodosan (Nafarroa), artikulatutako bi kamioik talka eginda. Istripuaren ondorioz, azido sulfurikoa isuri da errepidean.
Kamioi gidari bat hil da NA-134an Lodosa parean bi kamioiren artean izandako istripuan. Kamioietako batek zeraman azido sulfurikoa errepidera isuri da eta errepidea itxi behar izan dute garbiketa lanak egin ahal izateko. Urotzen NA-150ean auto bat bidetik atera da eta pertsona bat hil da istripuan.
189 txerri zeramatzan kamioi bat bidetik atera da eta irauli egin da N-129 errepideko 32,8 kilometroan, Lodosan. Gidaria onik atera da istriputik. Lehen datuen arabera, animalia gehienak bizirik atera dira.
Guardia Zibilak arau-hauste larria egotzi dio zabortegiaren jabeari. Zigor administratibo horrek 100.000 eurorainoko isuna ekar lezake. Mugikorren pantailak, ordenagailuenak eta dokumentuak aurkitu ditu Guardia Zibilak bertan.
Oraindik ez da argitu nortzuk ziren hildako 40 bat kideak. Pailazoak eta trapezistak desagertu ziren, eta abandonatuta utzi zituzten karpa bat eta elefante bat. 1936ko uda Lodosan pasatu zuen animaliak.
Osasun Departamentuak urriaren 10ean abiatuko du txertaketa kanpaina modu orokorrean; adinekoen egoitzetan, irailaren 26an hasiko da. 60 urtetik gorakoek eta gaixotasun larriren bat dutenek SMS mezua jasoko dute, hitzordua kudea dezaten.
Beste pertsona bat arin zauritu da, eta Lizarrako ospitalera eraman dute. Aire-poltsaren eta segurtasun-uhalaren aurkako kolpearen ondorioz makadura torazikoa du.
Zenbatutako 434 kasuetatik 126 Iruñeari dagozkio, eta Txantrea eta II. Zabalgunea auzoak dira kaltetuenak, 18 eta 17 positibo atzeman baitituzte bertan, hurrenez hurren. Lizarran 19 kutsatze izan dira.
459 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 20 gehiago. Gauerditik indarrean daude kanpoaldean 10 pertsona baino gehiago biltzeko debekua eta herri bazkariak, kalejirak eta entzierroak galarazten duena.
Bigarren egunez egin dute behera positiboek, zortzi egunez goranzko joeran izan ostean. Bezperan baino 156 kasu gutxiago eta ostegunean baino 287 gutxiago dira atzo zenbatutako kasuak.
Iruñea, Zizur Nagusia eta Barañain dira kasu berri gehien agertu diren udalerriak. Atzo 3.440 proba diagnostiko egin zituzten, eta % 14,3k eman zuten positibo.
30.000 lagun bakartuta daude Foru Erkidegoan. Gaur Lesaka eta inguruetako 14 eta 29 urte bitarteko herritarren artean baheketa masiboa egingo dute, inguruan izandako kasuen gorakadaren ondorioz.
Lesakako egoera da kezka iturri, azken orduetan 39 kasu hauteman baitituzte (bezperan 25 izan ziren). Foru Gobernuak baheketa egingo du Bortzirietako herri horretako 19-24 urtekoen artean.
Hirugarren egunez jarraian gora egin dute Nafarroan atzemandako kasuek, eta positibotasun-tasa %16,2an dago. Iruñea, Uharte, Lesaka eta Lizarra dira kasu berri gehien dituztenak.
Saloura (Tarragona) egindako ikasketa-bidaien osteko agerraldiaren ondoren, bazirudien beheranzko joera zegoela, baina azken datuek kontrakoa erakusten dute.
Positibitate tasa % 21,1era igo da, gazteen artean izan diren kutsaketengatik batez ere. Kasu berrien % 88k 15 eta 29 urte artean dituzte eta % 70ek jatorri indiarreko Delta aldaera dute.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 152 kasu berri atzeman zituen atzo, uztailak 2. Atzotik, baheketa berezia martxan dago Saloun egon ziren 19-29 urte bitarteko gazteen artean.